Atzealdea

Tecnuneko ikertzaileek langileen partaidetza edota ekintzailetza jorratuko dizute Etorkizuna Eraikizen baitan

Foto Tecnuneko ikertzaileek langileen partaidetza edota ekintzailetza jorratuko dizute Etorkizuna Eraikizen baitan

Tecnuneko ikertzaileek langileen partaidetza edota ekintzailetza jorratuko dizute Etorkizuna Eraikizen baitan

Markel Olano diputatu nagusiak Aldundiak erakunde honekin itxi duen lankidetza hitzarmenak azaldu die unibertsitate honetako komunitateari

Tecnuneko ikertzaileek langileen partaidetza edota ekintzailetza jorratuko dizute Etorkizuna Eraikizen baitan

Gipuzkoako Foru Aldundiak lankidetza hitzarmena sinatu du Tecnun unibertsitatearekin Etorkizuna Eraikiz programaren baitan, langileen partaidetza, ikerketa bokazioa, ekintzailetza eta espezializazio maila altuko profesionalen formakuntza nola sustatu ikertzeko. Gipuzkoako diputatu nagusiak, Markel Olanok, nabarmendu duenez, aipatutako hitzarmenari esker unibertsitateak 2016ko azken lauhilabetekoan buru-belarri jardun du esparru honetako ikerketa lerroetan sakontzen, “akademiaren ezagutza beharrezkoa dugulako etorkizuneko erronkei aurre egin asmoz martxan jarri ditugun esperientzia praktikoak jakintzaz hornitzeko”.

Diputatu nagusiak Tecnuneko komunitatearen aurrean aurkeztu du Etorkizuna Eraikiz programa. Ekitaldi berean Tecnuneko zuzendari den Raul Anton eta ikerketa zuzendariorde den Jose Maria Sarriegik ere hartu dute hitza. Programa honen eskutik, herritarrekin eta berauen etorkizun hurbileko kezka eta ardurekin konektatu nahi du Aldundiak (lana, familia, arreta, ekonomia….), “herritarron eta gizarte antolatuaren etorkizun hurbileko beharrei erantzuteko gai garen heinean biharko Gipuzkoak izango dituen erronkei aurre hartzeko gai izango garelako”.

Proiektu eta esperientzia pilotuak eremu esanguratsuetan martxan jarriko dituen ekimena da, lurraldearen eta lurraldeko pertsona eta erakundeen garapen sozial eta ekonomikoa bilatzen dituena. Etorkizuneko erronkei erantzuna eman asmoz, hausnarketa eta oinarri zientifikoko ezagutza prozesuetatik abiatzen den saiakera-hutsegite esperientzia praktikoak alegia. Testuinguru honetan, Etorkizuna Eraikiz programarekin batera, Tecnunekin sinatu den epe luzeko lankidetza hitzarmena eta 2016rako finkatu den ikerlerroa azaldu zaizkie, unibertsitateko ikasle, irakasle, ikertzaile eta zuzendaritzako kideei.

Horrela, akordio honek dioenari jarraiki, unibertsitateak jada lanean da lau ikerketa lerro garatzen. Alde batetik, ikasleen ikerketa bokazioa nola sustatu ikertzen ari da, Gipuzkoako I+G sistema ondo prestatutako pertsonaz hornitzeko, Iñigo Gutierrezek gidatzen duen proiektuaren baitan. Susana Montes espezialitate maila altua duten profesionalen hezkuntza zuzentzen du, Gustavo Pegok ekintzailetza nola bultzatu ikertzen ari den lerroa eta, azkenik, Elisabeh Viles CIAM+eko arduraduna da, erakundeetako hobekuntza prozesuetan langileen partaidetzak nola eragiten duen aztertzen ari dena.   

 

Bi zutabe nagusi   

Etorkizuna Eraikiz programari dagokionez, diputatu nagusiak ekimen “berritzaile” eta “anbiziozkoa” dela nabarmendu du. Bi zutabe nagusiren inguruan antolatzen da: alde batetik Gipuzkoa Lab, ekonomia, gizarte eta kultura arloetako esperientzia pilotuak martxan jarriko dituena. Saiakera hauek ebaluatu ostean, ondorioak politika errealean txertatuko dira. Aurretiazko ikerketa lana Gipuzkoan egoitza duten lau unibertsitateek burutuko dute eta. Bigarren zutabea Gipuzkoa Taldean da, lurraldeko gizarte antolatuarekin eginiko etorkizunari buruzko hausnarketa prozesu partekatua. “Elkarlan publiko-pribatuan erlazio diplomatiko hutsetatik haratago jotzea dugu xede, erronka errealak identifikatu eta datozen hamar urtetarako behar dugun plan estrategikoa osatzeko”, adierazi du Olanok.

Bi oinarri nagusi hauek osatzeko beste hiru zeharkako ekimen jarri dira martxan: Ikergune, aipatutako unibertsitateen ikerketarako eremua. Nazioartekotze sarea, berriz, mundura irtengo da harremanak sendotu eta Gipuzkoaren tokia indartzera, eta aldi berean atzerriko esperientzia arrakastatsuak aurkitu, aztertu eta inportatzeko lan egingo du. Azkenik, gizarteratze prozesuak Etorkizuna Eraikiz herritarrekin partekatzea du xede.