Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Tradizioek eta festek berdintasunarekin duten lotura aztertzeko udako ikastaroa

Tradizioek eta festek berdintasunarekin duten lotura aztertzeko udako ikastaroa

Ikastaroan zehar hainbat galdera izango dira aztergai. Hala nola: tradizioak gelarazi ahal dezakeen garapena Gipuzkoan,

2018/06/19

Itxaso: «Kultura tresna bat da pertsonen arteko elkarbizitza ahalbidetzeko, errespetuan eta duintasunean oinarrituta»

Ikastaroan zehar hainbat galdera izango dira aztergai, hala nola: zergatik kostatzen den hainbeste zenbait tradizio, festa edo ohitura aldatzea etengabe aldatuz doan gizarte batean; zer gertatzen den Gipuzkoan esparru batzuetan aurrerapausorik ez emateko, eta zergatik ez zaien uzten emakumeei berdintasunezko egoeran parte hartzen zenbait kultur espazio eta ekitalditan;  tradizioak gelarazi ahal dezakeen garapena Gipuzkoan, Euskal Herrian, XXI. mendean.

Kultura diputatu Denis Itxasok “Errituen zentralitatea mundu mugikor honetan” EHUrekin eta Emakunderekin elkarlanean Foru Aldundiak finantzatzen eta zuzentzen duen ikastaroa aurkeztu du. EMAKUNDEk  ponentzietako bat finantzatzen du Clownconclusiones delakoa. Ikastaroa EHUko udako ikastaroetan emango da, uztailaren 5ean eta 6an.  Prentsaurrekoan izan dira Margaret Bullen ikastaroko zuzendaria, Arantxa Urretabizkaia idazlea, eta María José Telleria Kultura zuzendaria.

«Inolako zalantzarik gabe, uste dugu kultura tresna bat dela pertsonen arteko elkarbizitza ahalbidetzeko, errespetuan eta duintasunean oinarrituta. Horregatik, oso interesgarria iruditu zaigu ikastaro honetan parte hartzea, antropologiaren, legearen eta semiotikaren ikuspegitik aztertzeko zein zeregin betetzen duten gizatalde batzuk, esate baterako, emakumeek edo atzerritarrek, herrietako jaietan» azaldu du Itxasok.  

Arantxa Urretabizkaiak adierazi du ikastaroan gizarte zientzien lankidetza bilatuko dela, alardeetan orain arte zer gertatu den eta gaur egun zer gertatzen den ulertzeko.

Ikastaroaren zuzendariak jakinarazi du zenbait galderari erantzuten saiatuko dela: Zergatik kostatzen da hainbeste zenbait tradizio, festa edo ohitura aldatzea etengabe aldatuz doan gizarte batean?Galdera horretan ahalegin handia egin da berdintasun handiagoa lortzeko emakumeentzat eta gizonentzat, neska-mutikoen, helduen eta adinekoen eskubideak eta duintasuna babesteko, gure kultur esparruan, izateko eta egiteko beste modu batzuk, mundua ikusteko beste era batzuk gureganatzeko.  

Zer gertatzen da Gipuzkoan zenbait esparrutan aurrera pausorik ez emateko, zenbait kultur espazio eta ekitalditan emakumeei eta gizonei berdintasunez parte hartzen ez uzteko?  Festa errituen mugiezintasunak gelditu egiten du etengabe aldatuz doan mundua.

Ikastaroaren helburua da aztertzea zer-nolako garrantzia duten errituek, alde batetik, gizarte garapenerako eta berdintasuna lortzeko bidean abiadura moteltzen duten faktore direnez gero, eta, bestetik, ustez errazak diruditen baina emakumeen eta gizonen arteko harremanak egituratzen dituzten genero sistemen oinarriak astintzen dituzten aldaketak eragiteko oztopo.

Zer dute festa errituek gure kultura iraganaldi geldituaren errepikapenari lotzeko, gaur egungo gizartearen balioetara egokitu daitezkeenean? Zergatik Gipuzkoa ez dago Euskal Herriko, Espainiako eta Europako beste toki batzuk bezain garatua gizarte mailan, zenbait gizarte ekitaldi inmobilista direla eta? Gipuzkoa irla bat da edo hemen gertatzen dena beste toki batzuetan ere gertatzen da?

Hori dela eta, kasu ezagunez gain -Bidasoko alardeak, Donostiako danborrada-, beste paralelismo batzuk bilatuko dira, esate baterako, Alcoyko Mairuak eta Kristauak, eta Igualadako Errege Magoen desfilea.

Tradizioarekiko loturan sinismen erlijiosoek eta praktika laikoek dituzten ikuspegiak aztertuko dira, eta eragile berriek -etorkinek-  bide zaharretara erritu berriak ekartzen dituztela ikusiko da.

Azken finean, tradizioak gelarazi ahal dezake garapena Gipuzkoan, Euskal Herrian, XXI. mendean?

  

1122