Atzealdea

Urola eta Goierriko suhiltzaile boluntarioen lana aitortu du Aldundiak

Foto Urola eta Goierriko suhiltzaile boluntarioen lana aitortu du Aldundiak

Urola eta Goierriko suhiltzaile boluntarioen lana aitortu du Aldundiak

“Luzaroan beraien bizilagun eta herrikideei emandako denbora eskertu nahi dugu”, adierazi du Imanol Lasak

Urola eta Goierriko suhiltzaile boluntarioen lana aitortu du Aldundiak

Gipuzkoako Foru Aldundiak aitortza instituzionala eskaini zien atzo Urola eta Goierriko suhiltzaile boluntarioen agrupazioetako kideei. Markel Olano diputatu nagusiak eta Imanol Lasa Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko diputatuak parte hartu zuten ekitaldian. Azken departamentu honen barruan dago Suhiltzaileen Foru Zerbitzuaren kudeaketa.

Urola (Azpeitia), Goierri (Ordizia) eta Korostiko (Legazpi) parkeetako 20 bat suhiltzaile boluntario inguru bertaratu ziren omenaldira. Opari gisa, beraien kaskoa jaso zuten, izen-abizenak zituen kutxa berezian. Ekitaldi honekin, Aldundiak publikoki eskertu nahi izan zuen “eskuzabalki eta urte askoan zehar euren denbora bizilagun eta herrikideei eskaini dieten” suhiltzaile boluntario guztien lana, adierazi du Lasak. 

Urola (Azpeitia), Goierri (Ordizia) eta Korostiko (Legazpi) parkeetako 20 bat suhiltzaile boluntario inguru bertaratu ziren 

Diputatuak ekitaldia aprobetxatu zuen, legealdi honetan Foru Gobernua Suhiltzaileen Foru Zerbitzua bultzatu eta indartzeko hartzen ari den neurrien berri emateko suhiltzaile boluntarioei. Zerbitzu hau modernizazio prozesu batean murgilduta dago, Suak Saihestu eta Itzaltzeko eta Salbamendurako Foru Zerbitzu berria izango dena sortzeko, perfil “guztiz publiko eta profesionalizatua” edukiko duena.

Zerbitzu berri integral eta bateratu honek aipatutako eskualdeetako suhiltzaile boluntarioen agrupazioak desagertzea ekarriko du. Neurri honek ez du eragozpenik jaso ezein alderdi politikoren aldetik. “Nolanahi ere, uste dugu boluntarioek merezi zutela bertatik bertara ezagutzea zergatik hartu dugun erabaki hau, Aldundiaren bitartez Gipuzkoaren aitortza jasotzeaz gain”, azaldu du Lasak.