Atzealdea

Kulturak 428.000 euro inguru xedatuko ditu talentua sustatzeko beka programa berrirako

Foto Kulturak 428.000 euro inguru xedatuko ditu talentua sustatzeko beka programa berrirako

Kulturak 428.000 euro inguru xedatuko ditu talentua sustatzeko beka programa berrirako

Itxaso: “Programa honekin aukera berriak sortu nahi ditugu gure gazte gailenentzat, Gipuzkoak ezin baitu horien talentua galtzen utzi”.

Kulturak 428.000 euro inguru xedatuko ditu talentua sustatzeko beka programa berrirako
  • Beka horien bitartez gazteen bikaintasuna sustatu nahi da arkitektura, moda, gastronomia, arteak, ondarea, zientzia, kirola eta lankidetza bezalako esparruetan, eta kontuan hartuko da familiaren errenta maila
  • Xehetasun guztiak www.izangozara.org web-ean daude ikusgai

Kultura Departamentuak beka eta laguntza programa berria deitu du, arte, kirol, turismo eta lankidetza arloko gaietan Gipuzkoako gazteen prestakuntza espezializatua osatzeko.

Departamentuaren betebeharretako bat da baldintza egokiak sortzea herritarrek bere proiektua aurrera ateratzeko eta bere talentua garatzeko aukera izan dezaten. Hori dela eta, Gipuzkoako talentua sustatzeko bekak onartu ditu Kultura Departamentuak. Sorkuntzaren, kulturaren, artearen, turismoaren eta lankidetzaren arloko espezializazio beka horien izendatzaile komuna da aipatutako arlo horietakoren batean bokazio eta trebetasun berezia duten gazteen talentua saritzea, eta jakintza arlo horietakoren batean espezializazioko ikastaroak edo egonaldiak egiteko baliabide nahikorik ez duten gazteei eta familiei lehentasuna ematea. Programak 428.000 euro inguruko diru kopurua izango du.

“Talentuak ekar dezake etorkizun hobea Gipuzkoarentzat, aberastasun eta ongizate handiagoarekin, enplegu kualifikatu gehiagorekin eta lan aukera hobeagoekin. Lurraldearen etorkizuna ziurtatzeko behar dugun talentu berri hori gazteengan dago bereziki. Gipuzkoak ezin du talentu hori albo batera utzi; gure gazteek ezin dute itxaron ia gazteak izateari utzi arte. Ezin diogu uko egin guztion ongizatea eta etorkizuna hobetzeko balio eta aktibo den horri. Ezin dugu arrisku hori hartu. Ezin dugu egonean egon, ikusiz nola onenek alde egiten duten, beren ekarpenak aukera gehiago dituzten eta aitorpena lortzen duten lekuetan egitera", esan du Denis Itxaso diputatu nagusiordeak.

Horretarako, gazteen talentua eta bikaintasuna sustatzeko bideak zabaldu behar ditugu Gipuzkoan, eta mezu garbi bat helarazi behar diegu, hau da, gaitasun edo ekimen berezia frogatzen duten guztiek gizartearen eta erakundeen laguntza jasoko dutela.  “Belaunaldi berri horien lan eta bizitza proiektuak gauzatu ahal izateko gai izan behar dugu gipuzkoar guztientzako etorkizuneko proiektu kolektibo bat garatzeko” azaldu du diputatuak.

Esparru horren barruan jartzen da abian “Talentua sustatzeko bekak” laguntza programa. “Aukera berriak sortu behar dira gure gazte gailenentzako eta, gainera, etorkizuneko aukera berriak zabaldu behar dira gizarte osoarentzat eta lurralde osoarentzat”.

Itxasok azpimarratu du beka horien osagai soziala, familien diru sarrera maila kontuan hartuko baita, baliabide ekonomiko nahiko ez duten gazte talentudunek espezializazioko ikastaro edo egonaldietara joateko aukera berdinak izan ditzaten.

Xehetasun guztiak www.izangozara.org web-ean daude ikusgai.

Bekak honako hauek dira:

  • Música, dantza, arte dramatiko, ikus-arteak, erakusketen komisiarotza, moda eta diseinua eta arkitektura
  • Harizko instrumentistentzako Prestakuntza espezializaturako Nicanor Zabaleta beka
  • Ikerketa historikoak egiteko José Ignacio Tellechea Idigoras beka
  • Prestakuntza beka Gordailun
  • Turismoaren sektorean, oro har, eta sukaldaritza-gastronomiaren sektorean aplikatutako Prestakuntza espezializaturako eta ikerketarako bekak
  • Kooperante gazteentzako bekak
  • Etorkizun oparoa duten kirolarientzat
  • Kirolgi bekak
  • Zeintzia bekak