Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

Atzealdea Aldundiak BIodonostiaren lankidetza izango du Balorizazio Energetikoko plantan osasun publikoaren irizpideak bermatzeko

Aldundiak BIodonostiaren lankidetza izango du Balorizazio Energetikoko plantan osasun publikoaren irizpideak bermatzeko

Biodonostiaren proposamena lehiaketa publiko irekiaren bitartez hautatua izan da.

2017/07/06

José Ignacio Asensio: “Ziur dakigu Europako baldintzak betetzen direla, baina osasun publikoaren eta ingurumenarekiko jasangarritasunaren irizpideak ezartzen direla bermatu nahi dugu”.

 

Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako Departamentuak Biodonostiari esleitu dio balorizazio energetikoko planta abiarazi aurretik egingo den azterlan epidemiologikoa. Lanaren helburua osasun publikoaren irizpideak betetzen direla bermatzean datza, eta azpiegituraren funtzionamenduak inguruko kutsadura mailaren intzidentzian eragin adierazgarririk ez duela. Azterlana 2017ko uztailean hasiko da eta 2019ko abendura arte luzatuko da. Aurrekontua 450.000€-koa da, BEZa kanpo.

 

Aldundiaren nahia da azpiegitura berria abian jartzean ingurumenaren jasangarritasunaren eta osasun publikoaren inguruko irizpideak aplikatzen direla bermatzea: “Ziur gaude europar Zuzentarauek, Ingurumen Baimen Bateratuak eta lizitazioan bertan ezarritako araudien mugetaz azpitik eta eskaintza irabazleak planta eraiki eta kudeatzeko  ezarritako errekerimenduak beteko direla. Ingurumenaren jasangarritasunaren eta osasun publikoaren inguruko irizpideak aplikatzen direla bermatu nahi dugu eta gizartearekiko gardentasun-prozesuarekin jarraitu, Plantaren inguruneko osasun publikoa ebaluatzeko azterlan epidemioologiko bat eginez”, azaldu du Asensiok.

 

Horregatik, plantaren eraikuntza fasearekin bat eginez (2017-2019), martxan jarri baino lehen, azterlan bat egingo da gunetik gertu bizi diren herritarrek kutsatzaileekiko duten esposizio balioak zehazteko. Emaitzak baliagarriak izango dira aldez aurretik balioak konparatzeko, etorkizunean gaindituko ez direla bermatzeko eta plantaren funtzionamenduak balioetan eraginik ez duela ziurtatzeko. Foru arduradunak nabarmendu du zehaztasun zientifikoa eta informazioaren inpartzialtasun osoa bermatzeko lehiaketa publikoa egin dela. Biodonostiak aurkeztu du proposamenik onena, zentro independentea eta ospe handikoa da. Ingurumeneko Departamentua proiektu honi dagokionez, elkarlanean aritu da Biodonostiarekin.

 

Azterlanak hiru lan-lerro izango ditu. Lerro bakoitzean aditu batek eta epidemiologiaren arloan esperientzia zabala duen azterlan-zuzendari batek jardungo dute. Hauek izango dira lan-lerroak: airearen kutsatzaileekiko esposizioaren ebaluazioa; kutsatzaileekiko esposizioaren ebaluazioa biomarkadoreen analisitik abiatuta; epe labur eta luzeko osasunaren ebaluazioa.

 

Airearen kutsatzaileekiko esposizioa kaptadore atmosferikoen bitartez neurtuko da, eta biomarkadoreena, populazioan jasotako laginen bitartez. Esposizioaren eraginpean dagoen eremuan egindako neurketak plantatik urrun dagoen eremu batean –kontrol-eremua deitutakoa– egindakoekin kontrastatuko dira.  Azterlanaren emaitzek bai ingurumenean bai organismoan kutsatzaileekiko esposizioaren balioak finkatuko dituzte, baita gipuzkoar biztanleen osasun orokorraren balioak ere.

  

1345