Bide Azpiegiturak
Departamentua
Bide Azpiegituretako Departamentuaren eginkizunak eta jarduera esparruak honako hauek dira: errepide sarea planifikatu eta eraikitzea, eta Lurraldeko azpiegitura sarea kontserbatu eta ustiatzea.
Hainbat helburu nagusi ditu departamentuak legealdi honetarako: Gipuzkoako biribilgunea amaitzea; Lurraldea zeharkatzen duten ibilgailu astunei ordainsaria eskatzeko sistema berria martxan jartzea (N-1, Etzegarate); errepideen mantentzea optimizatzea; autobideko sarbideak eta errepideen sarea hobetzea; eta BIDEGI foru sozietatearen eredua indartu eta sustatzea erabiltzaileen kudeaketak errazteko konponbide teknologikoak abian jarriz.
Aurrekontu partida
Bide Azpiegiturak, 2024an , bere jardun estrategiko zein operatiborako, urteko aurrekontu hau izango du:
Aurrekontua
131.588.709,66 €
Exekutatua
% 11,84
Intereseko estekak
Maria Ubarretxena
Bide Azpiegituretako Foru Diputatua
Urretxun 1980an jaioa. Deustun Humanitate eta Enpresa lizentziaduna. Nire ardurapean egongo da Bide Azpiegituretako sailaren kudeaketa. Enpresen eta erakundeen esparruan ibilbide luzea egin dut, eta datozen urteetan errepide-sare moderno eta jasangarri bat finkatzeko lan egingo dut, lurralde-kohesioa bermatzeko, jarduera ekonomikoa bultzatzeko eta digitalizazioa eta berrikuntza txertatzeko, azpiegitura adimendunetara jauzi kualitatiboa eginez.
Zuzendaritzak
Silvia Perez
Errepide zuzendaria
Zuzendaritza honen zeregin nagusia Gipuzkoako Errepide Sarea eraikitzea da, gizartearen beharrei modu eraginkorrean erantzuteko.
Zuzendaritzaren webguneak
Mikel Uribetxebarria
Plangintza eta Ustiaketa zuzendaria
Arlo honek Gipuzkoako Errepide Sarearen planifikazioa eta eraikita dauden errepideen kudeaketa ditu ardatz.
Zuzendaritzaren webguneak
Departamentuko aktualitatea
2024/03/22
Bi noranzkoetako mozketa ostiraleko 22:00etatik aurrera egongo da indarrean, igande iluntzera arte; horrela, tunel hori berritzeko obren lehen fasea amaitutzat joko da.
2024/03/21
Bi noranzkoetako mozketa ostiraleko 22:00etatik aurrera egongo da indarrean, igande iluntzera arte; horrela, tunel hori berritzeko obren lehen fasea amaitutzat joko da.
2024/03/14
AP-8ko Donostiako bigarren ingurabidea 49 orduz itxiko da Bilborako noranzkoan
Autobidea itxita egongo da martxoaren 16ko goizaldeko 04:00etatik (larunbata) asteleheneko 05:00etara.