#DenokZu

Indarkeria matxistaren aurrean, denok bat gara.

Ver vídeo

Erantzukizun soziala.

Emakume baten aurkako eraso bakoitza gizarte osoaren aurkako kolpea da. Indarkeria matxista ez da arazo indibiduala. Zerbait oker dagoenaren erakusle da. Beraz, irtenbidea bilatzea guztion zeregina da.

Ezin dugu indarkeriaren zama biktimen gain erortzen utzi. Gure babesa, bakarrik ez daudela, sentiarazi behar diegu.

Indarkeria matxista mota guztiek gizarte osoa kolpatzen eta makurrarazten (umiltzen) dute, eta ezin ditugu onartu.

 Berdintasuna

Igualdad

Azaroaren 25a Emakumeen Aurkako Indarkeriari Aurre Egiteko Nazioarteko Eguna da..

Gipuzkoa osoarekin batera, egiozu aurre indarkeria matxistari eta parte har ezazu egun horretarako antolatu ditugun ekitaldietan.

 

Denok bat

Azaroren 25ean Donostian, Aldundiaren Jauregiaren aurrean, elkarretaratuko gara babesa adierazteko indarkeria matxistari aurre egiten dioten emakumeei.

Deskargatu ezazu #DenokZu maskara eta etor zaitez. Sare sozialetan ere parte har dezakezu, maskara jantzita selfie bat argitaratuz. Horretarako erabili #IndarkeriaMatxista #DenokZu eta @OrainGipuzkoa. Eta nahi izanez gero, egun horretarako bakarrik bada ere, zure profileko irudi gisa jar dezakezu.

 
 

Erakutsi zure konpromisoa sare sozialetan

Ezin baduzu etorri, azaldu zure konpromisoa indarkeria matxistarik gabeko gizarte aske baten alde, #DenokZu irudia jarriz Facebookeko eta Twitterreko profileko irudi gisa.

 
“Zabaldu begiak. Indarkeria matxista pairatzen ari den norbait duzu gertu”.
Ion
“Matxismoa desagerrarazi beharreko pandemia soziala da”
Carlos
“Eskua altxatu? Agurtzeko soilik”.
Iñaki
“Batu gaitezen erasotzaile matxistak baztertzeko”.
Ester
“Ez dira kolpeak bakarrik, mespretxuak eta gutxiesteak ere mingarriak dira”.
Maite
“Emakume guztiek dute beldurrik gabe bizitzeko eskubidea”.
Jon
“Indarkeria matxistaren aurrean, zero tolerantzia”
Mikele
“Irtenbidearen parte ez bazara, arazoaren parte zara”
Laura
“Ez alkohola, ez nekea, ezta frustrazioa ere; matxismoa da. Ez dago justifikaziorik. Kolpe bakar bat bera ere ez”
Ester
““Emakumeen aurkako indarkeria gizonezko batzuen beldurren erakusle da”
Aitor
Suggestions

Eremua ez da mandatory.
Eremua ez da mandatory.