Erdiak gara. Izan gaitezen erdiak.

2018an gaude. Emakumeak gizarte honen parte gara. Erdia zehazki. Baina, erdiak izanda, ez gara benetan erdiak. Ez da pertzepzio hutsa. Nabarmena da. Datuak. Errealitatea. Ezin dugu ukatu. Desberdintasuna agerian jartzen hasi gaitezen.

Gurekin bat egin.

Konta iezaguzu zure errealitatea.

Eman datuak, bizitzaren edozein alorri dagozkionak, lan mundukoak, etxekoak, zure inguruan daudenak… desberdintasuna dagoela uste duzun alorretakoak.

Erdiak gara.
Izan gaitezen erdiak.

Enpresariak, zientzialariak, katedradunak, artistak, best seller egileak, Michelin izardun sukaldariak, goi-kargudunak, abeslariak edo eliteko kirolariak. Besteak beste.

#future5050
 
2018an gaude. Emakumeok gizartean gaude. Gizartearen maila guztietan. Enpresariak, zientzialariak, katedradunak, artistak, best seller egileak, Michelin izardun sukaldariak, goi-kargudunak, abeslariak edo eliteko kirolariak. Besteak beste. Baina, erdiak izanda, ez gara benetan erdiak. Esate baterako, mundu mailan guztira eman diren 585 Nobel sarietatik, 48 besterik ez dira emakumeek eskuratutakoak. Goi-kargudunen artean, Europa mailan ehunetik 33 emakumeak dira, eta 67 gizonak. Politika arloan, proportzioan, legebiltzarkideen artean, % 27 emakumeak dira, eta % 73 gizonak. Munduko Estatu buruen artean, berriz, % 9 besterik ez dira emakumeak. Estatu mailan, emakume gehiago graduatzen den arren, katedradunen artean % 20 bakarrik dira emakumeak. Gipuzkoan lan berdina eginez, % 25 gutxiago irabazten dugu. Denboran, % 61 gehiago ematen dugu seme-alabak eta gurasoak zaintzen, baita etxeaz arduratzen ere. Pentsioetan, aldiz, % 34 gutxiago kobratzen dugu. 2018an gaude. Gizarte honen parte bat gara. Zehazki, erdiak gara. Baina ez gara benetan erdiak. Ez da pertzepzio kontua. Bistakoa da. Datuak. Errealitatea. Ukaezina da. Baina ez aldaezina. Europan desberdintasun txikiena duen lurraldeetako bat izan nahi badugu, has gaitezen desberdintasuna agerian uzten. Gurekin bat egin nahi?

compartir

Erdiak gara. Izan gaitezen erdiak. Mugimenduaren parte izan.

#future5050