Zerbitzuak

Zergak

Ogasun Departamentuak kudeatzen dituen zerga ezberdinen inguruko tramiteak: Errenta, BEZ, Sozietateak, Aberastasuna, Ondasun Higiezinak, Zerga Bereziak, etab.

Ezintasuna eta mendekotasuna

Desgaitasunarekin eta mendekotasunarekin lotutako balorazio eta prestazio programetarako sarbidea egiteko tramiteak.

Kultura

Kulturaren sustapenerako programekin zerikusia duten tramiteak: kultur ondarea, eskulangintza, arkeologi baimenak, arte eszenikoak, musika, ikus arteak, etab.

Internazionalizazioa, berrikuntza eta teknologia berriak

Internazionalizazioa, berrikuntza eta teknologia berriak enpresetan sustatzearekin zerikusia dute zerbitzuak.

Adinez txikikoak, Haurtzaroa eta Gazteria

Adingabe, haur eta gazteen babes eta sustapenerako tramiteak: familia harrera eta adopzioak, etab., eta haur eta gazteei zuzendutako programak eta laguntzak.

Kirolak

Kirolaren sustapenerako programekin zerikusia duten tramiteak: eskola kirola, kirol taldeak, bertako kirola, kirol egokitua, federazioak, etab.

Ingurumena

Ingurumenaren kudeaketa eta iraunkortasuna sustatzeko programa eta diru laguntzekin zerikusia duten tramiteak: hondakinak, energia aurrezpena, Agenda 21, etab.

Enpresa kudeaketa, enplegua eta ekintzailetasuna

Ezagutza, garapen eta ekintzailetzaren bidez gure lurraldeko sektore ezberdinen sustapen ekonomikoarekin eta enpresa lehiakortasunarekin zerikusia duten zerbitzuak.

Agenda eta albisteak

orain
 
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  
  •  

Etorkizuna eraikiz Gipuzkoaren etorkizuna eraikitzen

140 urtez bizi izango gara

Zientziaren arabera, posible izango da. Edonola ere, gaur egun, ‘manipulaziorik’ gabe, Gipuzkoan bizi itxaropena 80 urtekoa da. Orain dela hamar urte baino hiru urte gehiago. Eta iaz 198 pertsonek bete zituzten 100 urte, bi urte lehenago erdiak izan ziren adin horretara iritsitakoak.

Aurrekontu irekiak 2019

Garrantzitsua da guztion artean erabakitzea zein diren Gipuzkoaren erronka nagusiak. Guztion iritzietatik abiatuta eraiki nahi dugulako gure lurraldearen etorkizuna. Gipuzkoa hobea eta sendoagoa lortzeaz gain, geureagoa ere izan dadin.

Guztion artean Gipuzkoaren etorkizuna eraiki dezagun.

ELEKTROMUGIKORTASUNA

2030ean, autoen % 95 elektrikoak edo hibridoak izango dira. Gipuzkoak erreferente izan nahi du sektore horretan, bertako enpresen eta ikerketa zentroen eskutik.

2DEO

Euskarazko ikusentzunezkoen kontsumoa % 10 da nerabeen artean. Euskararen presentzia indartzeko produktuak ekoizten lagunduko du Tabakalerako 2deo laborategi berriak.

ZIBERSEGURTASUNA

Gipuzkoako industria alorreko enpresen % 70,7k ez du langile espezializaturik sistema informatikoen segurtasuna bermatzeko. ZIUR Zibersegurtasun Zentroak laguntza emango du alor horretan.

4.0 GASTRONOMIA

Gipuzkoa da biztanleko Michelin izar gehien duen lurraldea.

Munduan erreferente izaten jarraitzeko, gure elikadura, sukaldaritza eta gastronomia sektoreak aro digitalak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu behar ditu.

ZAHARTZEARI ARRETA EMATEA

2031n, 80 urtetik gorako 68.000 pertsona egongo dira (% 49 gehiago).

Gizartea zahartzeak berekin dakar erronka bat, eta, aldi berean, aukera bat, ardatz gisa hartuta arreta pertsonalizatua eta bizi kalitatearen hobekuntza.

KONTZILIAZIOA

Lanaldi partzialean lan egiten dutenen % 83 emakumeak dira.

Emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko, 20 esperientzia pilotu jarri ditugu martxan espresetan, 3.500 langile baino gehiagora iritsi direnak.