Puntako enpresek enpresa txiki eta ertainei Fabrikazio Aurreraturako bidea erakustea.

Hori da lankidetza.

Laugarren industria-iraultzarako prest

 
industria

Fabrikazio Aurreratuaren inguruko enpresa arteko
demostrazio saioak.

Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea elkarlanean oinarritutako programa berritzailea da. Gipuzkoako Foru Aldundiaren ekimenez jarri dute martxan programa hau, lurraldeko enpresa txiki eta ertainei ezagutarazteko 4.0 industria produkzioan aritzen diren enpresa eta zentro gipuzkoar garrantzitsuenen esperientzia arrakastatsuak. Horretarako, demostrazio eta formazio jardunaldiak antolatu dira puntako enpresa eta zentro teknologikoetan.

Gipuzkoa 4.0 Sarearen helburuak

Egitasmo honen helburu nagusia da fabrikazio aurreratuari dagozkion teknologiak eta kontzeptuak Gipuzkoako industrian hedatzea.

- Enpresa Txiki eta Ertainetako (ETE) produkzio sistemetan onura nabarmenak sor ditzaketen fabrikazio aurreratuaren kontzeptuak gerturatzea enpresa horietara.

- Gipuzkoa gizarte eta industria aurreratuko lurralde gisa ezagutaraztea eta irudikatzea.

Gipuzkoa 4.0 Sarearen funtzionamendua

Puntako enpresek eta erreferentziazko zentro teknologikoek fabrikazio aurreratuko zenbait kontzepturen ahalmena eta erabilera praktikoak erakutsiko dizkiete lurraldeko ETEei.

- Atariko formazio orokorra

− Enpresen benetako kasu praktikoetarako sarbidea, modu ulergarri, didaktiko eta interaktiboan.

- Banakako ekintzetara zuzendutako laguntza: enpresetan, bideratutako prestakuntzan, diagnosian, aholkularitza zehatzean, eta kontzeptuen edo prototipoen frogapenean.

> Enpresetan:

− Bisitak 8-10 ETEetako taldeentzat

− Fabrikazio Aurreratuko kontzeptuen kasu praktikoen tokian tokiko erakustaldiak

− Dokumentatutako kasuak, proiektuaren gidaritza duen lantaldearen parte-hartze zuzena, arazoen inguruko ikuspegi praktikoa, eta lortutako onurak.

> Zentro teknologikoetan:

- Jardunaldiak 20 laguneko taldeentzat

- Fabrikazio Aurreratuaren funtsezko kontzeptu baten inguruko formazio orokorra, azpiegitura bereziak bisitatzeko aukerarekin.

- Bonu teknologikoak Sarean parte hartzen duten enpresen eta zentro teknologikoen arteko banakako ekintzak garatu ahal izateko.

Egitarau osoa ikusi hemen