Puntako enpresek enpresa txiki eta ertainei Fabrikazio Aurreraturako bidea erakustea.

Hori da lankidetza.

Laugarren industria-iraultzarako prest

 
industria

Mekanizazio-tailer autonomoa eta konektatua

Arrate Olaiz Ibarmiako Berrikuntza zuzendaria

“Urtean 365 egun, egunean 24 ordu. Autonomoa eta konektatua. Horrela dabil lanean gure mekanizatu-tailerra”.

60 urteko historia du Ibarmiak, eta Gipuzkoan teknologikoki aurreratuen dagoen enpresetako bat da. Era autonomo eta konektatuan lan egiteko gai den ereduaren alde egin du, urtean 8.760 ordu lan egiteraino (365 egun, 24 orduz).

Abantailak esanguratsuak dira:

  • Produktibitatearen hazkunde nabarmena, bat edo bi txandatan lan egitetik, urteko ia ordu guztietan lan egitera pasatuz.
  • Funtzionamendu artagabea, langileen txanda amaitzen denean ere, lanean jarraitzeko aukera ahalbidetzen duten peletizazio sistemen, urrutiko kudeaketaren eta alarma sistemen bitartez.
  • Zero akats produkzioan.
  • Trazabilitate handiagoa fabrikatutako piezetan, plantan sortzen den informazio guztia enpresako gainerako sistemekin era digitalean integratuz.

Horrek guztiak enpresaren lehiakortasuna handitzen laguntzen du.

“Helburua da jakitea ostiralean lanetik irtendakoan makinek lanean jarraitzen dutela”.
DESKARGATU

Informazio gehiago

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentua

943 113 190

berrikuntza@gipuzkoa.eus