Puntako enpresek enpresa txiki eta ertainei Fabrikazio Aurreraturako bidea erakustea.

Hori da lankidetza.

Laugarren industria-iraultzarako prest

 
industria

Fabrikazio gehigarria

Fermin Lazkano Formakuntza eta enpresa zerbitzu arduraduna, IMH - TKGUNE

“Fabrikazio gehigarriaren abantailei esker diseinu prozesua nabarmen hobetu daiteke, eta enpresek hori aplikatu eta aprobetxatzen jakin behar dute”

Fabrikazio gehigarriak hazkunde izugarria izan du. Prototipoen eta behin betiko piezen fabrikazioa antolatzeko modua eraldatu du; izan ere, gehitze bidezko teknikak orain arte pentsaezinak ziren forma eta egiturak sortzeko aukera ematen du, material kenketan oinarritutako prozesu tradizionaletan.

Gehitze bidezko fabrikazioak, gainera, forma berriak sortzeko aukera eskaintzen du, materiala aprobetxatuz eta material anitzeko egiturekin piezak sortuz.

“Gero eta industria-sektore gehiagotan erabiltzen dute prototipoetarako eta balio erantsi handiko pieza funtzionalak sortzeko”.

Abantaila ugari eskaintzen ditu:

  • Azkartasuna, osagaien sorkuntzatik bere fabrikaziora arte.
  • Errentagarritasuna handitzea serie txikien eta prototipoen fabrikazioan.
  • Eredu fisiko osagarri bat edukitzea ahalbidetzen du tresneriaren diseinurako edota fabrikazio prozesuaren definiziorako.
  • Produktua norbere beharretara egokitzea, ohiko prozesuekin egitea baino askoz ere merkeago.
  • Balio erantsi handiko piezak konpontzeko aukera, berriro fabrikatu behar izan gabe.
DESKARGATU

Informazio gehiago

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentua

943 113 190

berrikuntza@gipuzkoa.eus