Puntako enpresek enpresa txiki eta ertainei Fabrikazio Aurreraturako bidea erakustea.

Hori da lankidetza.

Laugarren industria-iraultzarako prest

 
industria

Fabrika Zibersegurua

Iñaki Eguia ITS - GRUPO EGILEko berrikuntza arduraduna.

“Zibersegurtasuna elementu bereizgarri bat da gaur egun, eta eskakizun bihurtzen da 4.0 industriaren balio-katean”

ITS Security, zibersegurtasun zerbitzuen kudeaketa lantegietan txertatzen espezializatutako enpresa, 2007. urtean sortu zen. Gaur egun, interkonexioan eta informazioaren trukaketan oinarritzen dira enpresak. Konektatuago daude. Horregatik, harrapakin errazak dira kanpoko erasotzaileentzat. Beren ahultasuna gero eta handiagoa da, eta horrek eragin dezake informazioa lapurtzea, makinak gelditzea, banaketak atzeratzea, bezeroak galtzea, zerbitzuaren jarraikortasuna gelditzea…

“Fabrika ziberseguruek negozioaren jarraikortasuna eta erabilgarritasuna bermatzen dute”.

Honen aurrean, ezinbestekoa da neurriak hartzea. Prozesu industrialetan zibersegurtasuna handitu behar da.

Enpresak sortzen duen informazioa zaindu behar da, baita sistema eta gailuak ere, datuen konfidentzialtasuna babestu ahal izateko. Honek guztiak industriaren jarraikortasuna eta negozioaren funtzionamendu egokia bermatuko ditu.

DESKARGATU

Informazio gehiago

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentua

943 113 190

berrikuntza@gipuzkoa.eus