Puntako enpresek enpresa txiki eta ertainei Fabrikazio Aurreraturako bidea erakustea.

Hori da lankidetza.

Laugarren industria-iraultzarako prest

 
industria

Elkarlaneko robotika eta visual computinga

Damien Sallé Robotika, Tecnalia
Jairo R. Sánchez Industria eta Fabrikazio Aurreratua Vicomtech-IK4

“Makinak eta pertsonak. Etorkizuneko fabrikak robotika malgu eta kolaboratiboan, eta Visual Computing-ean oinarrituko dira”

Gaur egun, kalitateari buruzko neurri zorrotzak lortzeko beharrezkoa da malgutasuna eta abiadura uztartzea, robot balioaniztunen, roboten eta gizakien arteko elkarlanaren, eta produkzio lantegien birdoikuntza ahalmena areagotzearen bitartez.

“Etorkizuna robotika kolaboratibotik eta visual computing-etik eraikitzen hasten da”.

- Jairo R. Sánchez Dk., Industria eta Fabrikazio Aurreratua. Vicomtech-IK4

Tecnaliak robot balioaniztunen eta elkarlanerako gaitasuna duten roboten aldeko apustua egiten du. Balioaniztasunak ahalbidetzen du robot batek produktu ugari egin ahal izatea. Eta elkarlanak balio du roboten eta pertsonen arteko interakzioa sortzeko, orain arte segurtasunagatik robotek sartu ezin zuten eremuetan. Horrek, asko mugatzen zituen produktibitatea, malgutasuna eta “time to market” hobeagoarekin produktu berriak sortzeko gaitasuna.

Visual Computing-a ikusmen edukien inguruan lotura duten teknologien multzoa da, irudia bera informazio iturri eta komunikazio tresna gisa erabiltzen duena. Teknologia horiek, , non Vicomtech-IK4k esperientzia sakona daukan, aplikazio praktiko asko integratzeko aukera ematen dute: langileak errealitate birtualaren bidez formatzea, errealitate areagotuaren bitartez azterketa edo eraikuntza prozesuetan laguntzea, edota ikusmen artifizialarekin produktuen kalitate-kontrola eta ikuskapena burutzea. Horrek abantaila handiak sortzen ditu eraginkortasunean nahiz produktibitatean.

DESKARGATU

Informazio gehiago

Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako departamentua

943 113 190

berrikuntza@gipuzkoa.eus