Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Ekonomia sustapena eta berrikuntza

Ekonomia Sustapena eta Berrikuntza

Gipuzkoa lurralde lehiakorra, adimentsua, orekatua eta sortzailea da, aberastasunaren sorrera jasangarria, pertsonen ongizatea eta herritarren bizikidetza bermatzen dituena. Hala, lurraldearen eredu sozio-ekonomikoa bere industriaren sendotasunean oinarritzen da.

Gaur egun, Gipuzkoako Foru Aldundiaren helburu nagusietako bat da ekonomiaren susperraldiari eustea, enpresen lehiakortasuna sendotuta. Gipuzkoako enpresa ehuna eraldatzen lagundu nahi dugu, lehiakorra, dibertsifikatua eta presentzia globala duen enpresa eredu baterantz egiteko, enpresa portaera lehiakorrak sustatuz (berrikuntza, nazioartekotzea eta lankidetza), kalitatezko enpleguaren eta pertsonek enpresa proiektuan protagonista gisa parte hartzearen aldeko apustua eginez. Horrela lortuko baitugu, herrialde eta lurralde gisa, gure industria eta ekonomia politikaren identitate ezaugarriak indartzea.

Era berean, Gipuzkoa jakintzan eta berrikuntzan oinarritutako ekosistema bat da, inbertsio tasa handiak ditu I+Gn, eta lurraldeko hainbat enpresa I+Gn gehien inbertitzen duten Europako enpresen artean daude. Horri guztiari eusteko, lurraldeak Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Sistema konplexu eta osatua du, jakintza metatzeko estrategiari erantzuten diona, baina balio ekonomiko eta sozial handiagoa sortzeko nahitaezkoa da jakintza horren transferentzia optimizatzea eta indartzea.

Ekonomia Sustapeneko, Turismoko eta Landa Inguruneko Departamentuak gure enpresen eta ikerketa zentroen esku jartzen ditu zenbait programa, deialdi, baliabide eta ekimen. Horiek guztiak webgune honetan kontsulta daitezke. Gure konpromisoa eta zeregina da, hain zuzen ere, lanean jarraitzea Gipuzkoa gero eta lehiakorragoa eta berritzaileagoa izan dadin.

Azken Albisteak

Europa hegoaldeko mugikortasun jasangarriak hitzordua du MUBIL Mobility Expon

· 105 enpresa erakusketarik Ficobako hiru pabiloiak beteko dituzte · Conference Arean mahai-inguruak eta hitzaldiak antolatuko dira, mugikortasunaren munduan puri-purian dauden gaiei buruzkoak · Azokarekin batera, bilera logistikoak egingo dituzte AEDIVEk, Direbús-ek, Euskadiko Mugikortasun eta Logistika Klusterrak eta Hidrogenoaren Euskal Korridoreak · Azokaren laugarren edizioa apirilaren 17an eta 18an izango da