ekonomia sustapena
eta berrikuntza

Taldea

Ainhoa Aizpuru Murua

Irudia

Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako diputatua

Ainhoa Aizpuru Murua

Gabirian(1970). Enpresen Zuzendaritzan eta Administrazioan lizentziaduna. Gabiriako alkatea izana da, baita BIC Gipuzkoa Berrilan sozietateko proiektu zuzendaria ere.

INFORMAZIO GEHIAGO

Antton Tomasena

Irudia

Ekonomia Sustapeneko zuzendaria

Antton Tomasena

Goizueta, 1968. Enpresen Zuzendaritzan eta Administrazioan lizentziaduna. Zuzendaritza Nagusian graduondokoa.

INFORMAZIO GEHIAGO

Garikoitz Agote

Irudia

Berrikuntzako zuzendaria

Garikoitz Agote

Pasaia, 1971. Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna. MBA Executive.

INFORMAZIO GEHIAGO

Helburu eta apostu estrategikoak

Gipuzkoa urrats eraginkorrak egiten ari da etorkizuneko sektore nagusietan, zeintzuk zabaltzen baitira Gipuzkoarentzako aukera-gune berri bezala: mugikortasun iraunkorraren eta energia-biltegiratzearen arloa, biozientziak, eta fabrikazioa. Euskadiko espezializazio adimentsuko RIS-3 estrategiaren esparruan, kontuan harturik, alde batetik, gure produkzio-ehunaren ezaugarriak, eta bestetik, gure ikerketa- eta berrikuntza-zentroen ezagutza metatua, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuak ekintza zehatzak sustatzen ditu, Gipuzkoa garapen ardatz bat bihur dadin sektore horietan.

Kontsultatu departamentuan helburu estrategikoak

Fabrikazio Aurreratua

4.0 Industria etorkizuna da, hau da, datozen urteetan gure enpresen eraldaketa baldintzatuko duen aldaketa bat. Gipuzkoako Foru Aldundiak, lurraldeko ekonomia suspertzeko eta enpresei laguntzeko duen konpromisoan, eraldaketa hori bultzatu nahi du, gure industriak aurrera egiteko aukera izan dezan, maila handiagoak lortzearren, lehiakortasunean, berrikuntzan, iraunkortasunean eta efizientzian.

Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea

Biozientziak

Gipuzkoak sare zientifiko-teknologiko aurreratu bat dauka biozientzien arloan, euskarria ematen diona, gainera, lurraldeko osasun sistemari. Foru Aldundiaren helburua da enpresa-proiektu berriak bultzatzea, alderdi hauek sorburu izan ditzaketenak: industria-ehuna, gure eragile zientifiko-teknologikoen ikerkuntza, unibertsitateak, eta ekintzailetzako proiektuak.

Garatzen

Energia biltegiratzea eta mugikortasun elektrikoa

Gipuzkoako zenbait enpresa ereduzkoak dira munduan, garraio eta mugikortasunaren arloan. Badaude ere lurraldean puntako teknologia-zentroak eta ikertzaileak, baita elkarteak, agentziak eta klusterrak ere, energiarekin eta mugikortasunarekin zerikusia dutenak. Foru Aldundiak lurraldearen apustu estrategiko bat bultzatzen du mugikortasun iraunkorrari eta energia-biltegiratzeari lotutako industriaren alde; hartara, Gipuzkoa garapen ardatz bihur dadin mugikortasun elektriko eta iraunkorraren industrian.

Garatzen

Gastronomia eta elikagaien industria

Michelin izar dentsitate altuena duen herrialdea da Gipuzkoa. Gure gastronomia eta bertako elikagaien aldeko apustua dugu bereizgarri. Honen ondorioz, gastronomiari eta kalitateko altuko elikagaien transformazioari eta merkaturatzeari lotutako ekonomia eta enpresa ehuna bultzatzeko aukera du Gipuzkoak.

Garatzen

Estrategia integrala

1. Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egiten du Gipuzkoako enpresekin

  • Etengabeko laguntza ematea Gipuzkoako enpresei beraien eraldatze prozesuan eta, halaber, babes mezu koherentea eta iraunkorra transmititzea, sustatu nahi den enpresaren funtsezko ezaugarriak nabarmenduta.
  • Modu aktiboan entzutea enpresen beharrak, arazoak eta etorkizuneko planak, eta batera lan egitea jarduketak eta lehentasunak zehazteko orduan.
  • Beharrak eta aukerak konektatzea enpresa eta eragileen artean.
  • Enpresei helaraztea Gipuzkoako Foru Aldundiak ekonomia sustatzeko dituen tresnen ikuspegi integrala, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren eta gainerako inplikatuen jarduketak erantsita.

2. Partaidetza eta kalitatezko enplegua

  • Proiektu partekatuak sustatzea, pertsonen partaidetzan, berrikuntza antolatzailean eta pertsonen kudeaketa aurreratuan oinarritutakoak.
  • Enpresan langileen parte hartzea indartzeko prozesuetan laguntzea, lehiakortasuna sendotzeko, hazkunde pertsonala bultzatzeko eta lurraldean ondo sustraituta egoteko.
  • Gipuzkoa sendotzea, partaidetza alorrean erreferente izan dadin nazioarte mailan.
  • Baliabideak jartzea lurraldean kalitatezko enplegua sortzeko eta elkarrizketa soziala sustatzeko.

3. Enpresarako talentua

  • Lurraldean talentua gaitzen, erakartzen eta gordetzen laguntzea, enpresa ehunaren lehiakortasuna eta hazkunde adimentsua indartzeko.

4. Dimentsioa, hobekuntza lehiakorra eta nazioartekotzea

  • Gipuzkoako enpresa ehuna eraldatzen laguntzea, dimentsio zabalagoa, lehiakortasuna eta nazioarteko presentzia elkartzen dituen eredu baterantz eginez.
  • Enpresa eraginkorrak, lehiakorrak eta jasangarriak sustatzea, kalitatezko enplegua sortzeko gai izango direnak.

5. Hazkuntza adimentsua

  • Pertsonak aldatzen eta gure gaitasunak eraldatzen laguntzea, Gipuzkoa berritzaileagoa eta adimentsuagoa eraikitzeko, arreta-gunea RIS 3 esparruan jarrita.
  • Gipuzkoa, Europa mailan, punta-puntako eskualde gisa kokatzea I+G arloan, lehentasunezko arlo eta teknologiako esparruei dagokienez.
  • I+G+b alorra sustatzea lurraldean, Eusko Jaurlaritzaren ikuspuntuarekin bat eginez eta bere jarduketekin osagarritasuna bilatuz.

6. Jarduera ekonomiko berria

  • Gipuzkoan jarduera ekonomiko berria sortzeko laguntza ematea, arreta-gunea RIS 3 esparruetan eta lurraldearen lehentasunetan jarrita.
  • Koordinazioa eta apalankamendua hobetzea ekintzailetasuna babesteko egun dauden eragile eta azpiegituretan.
  • Ekintzaileei laguntza ematera bideratutako Gipuzkoako ekosistema integralean dauden gabeziak osatzea.

7. Enpresen inbertsiorako inguru lehiakorra

  • Inguru aproposa sustatzea lurraldeko enpresa jarduera finkatzeko, Gipuzkoako enpresa guztiek bertan garatzeko aukera izango dutela bermatuz.
  • Inbertsioa Gipuzkoara erakartzeko eta bertan gordetzeko ahaleginak egitea, Departamentuak dituen helburu eta lehentasunekin bat eginda.