ekonomia sustapena
eta berrikuntza

Artisautza

Gipuzkoako Foru Aldundian, Ekonomia Sustapeneko, Landa Inguruneko eta Lurralde Orekako Departamentuaren bidez, artisautza modu integral eta dinamikoan ulertu behar dela uste dugu; hau da, sorkuntza, produkzioa eta banaketa garatu behar direla, bai ikuspegi tradizionaletik eta baita garaikidetik ere. Bi ikuspegiek gure gizartean duten eragina handia da, bai berezko pisu espezifikoagatik, bai eta duten ahalmen eta bideragarritasun handiagatik ere.

lldo horretan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta sektoreak berak konpromisoa dute eskulangintza agerian jar dadin; ospe oneko eta kalitateko ingurune profesional batean kokatu dadin, eta sektorearen bideragarritasun ekonomiko eta soziala garatu dadin.

Gipuzkoa, horregatik, eskulangintzaren sektorearentzat estrategia bat martxan jartzen ari da, helburu¬tzat hartuta etorkizun iraunkor bat, soziala eta ekonomikoa izango dena eta sektoreko harreman eredu berrietan oinarritua. Eredu horiek bideratuko dira lankidetzara, antolakuntzara eta sustapenera; alegia, eskulangintzaren ikuspegi soziala, kulturala eta ekonomikoa integratuko dituzte.

Sektorearen parte hartze zuzena da gure estrategiaren oinarria, jarduketa politikak elkarrekin definitzeko, Gipuzkoako Eskulangintza Kontseiluaren bitartez (elkarteak eta erreferentziazko pertsonak biltzen ditu).