ekonomia sustapena
eta berrikuntza

I+G+B

Gipuzkoak etapa berri horretan aurrera egiteko modua izan dezan, ezinbestekoa da gure enpresak nazioartean lehiakorrak izatea, Gipuzkoako pertsonek kalitatezko enplegua izatea, eta gure lurraldeak zerbitzu egoki batzuk edukitzea. Horretarako, beharrezkoa da ezagutza berria sortzea, enpresek balio erantsi handiagoa eskaintzeko aukera izatea, teknologiarik aurreratuenak aplikatzea, eta pertsonek prestakuntzarik onena jasotzeko aukera izatea.

Nahi badugu Gipuzkoak enpresa-eredu hori lor dezan –enpresa lehiakorra, dibertsifikatua eta presentzia globalekoa, eta kalitatezko enplegua duena–, gure lurraldeak buruan egon behar du Europan, I+G arloan.

Gipuzkoak, gaur egun, lidergo erlatiboko posizioa du I+G arloan, Europan. Hala, Barne Produktu Gordinaren (BPGd) % 2,31 xedatzen du I+D arlora; EAEk, % 1,9; Espainiak, % 1,2; eta EBk, berriz, % 2,03 (EUSTAT, 2014). Hala eta guztiz ere, oraindik urrun gaude Europan I+G arloan gehien inbertitzen duten herrialdeetatik, hala nola diren Finlandia (% 3,17), Suedia (% 3,16), Danimarka (% 3,08), Austria (% 2,99) eta Alemania (% 2,84). Abiapuntu gisa, oinarri on bat dugu, baina indartu egin behar dugu, eta euskarri modura hartu, proposatutako helburuak lortzeko.

Horregatik, Gipuzkoako Foru Aldundia deliberatua dago jarraitzera Gipuzkoako zentroei laguntzen, beren azpiegiturak eta gaitasun teknologikoak egunean edukitzeko egiten duten ahaleginean, laguntza emanez beren I+G proiektuetan, batetik, eta ekipamenduan inbertitzeko ahaleginean, bestetik, bereziki azpimarratuz enpresetako I+G unitateen eta lankidetzan egiten diren proiektuen bultzada.

Estrategia horrekin, aurrera egin nahi da helburu honetan: Gipuzkoa punta-puntako eskualde gisa kokatzea I+G arloan, enpresei euskarri bat emateko oinarri gisa, produktu eta zerbitzu berriak garatu ditzaten, Gipuzkoako Ekonomia Suspertzeko Planaren esparruan.