Laugarren industria-iraultzarako prest

Gipuzkoa 4.0 Fabrikazio Aurreratuko Sarea

Industria gure ekonomiaren oinarria da aspalditik. Industria guztiz errotua dago gure lurraldean. Ehunka enpresa txiki eta ertainek bultza egiten dute egunero Gipuzkoan aberastasuna sortzeko, milaka herritarrentzako lana sortuz. Mundu osora esportatzen duten enpresa espezializatuak dira.

Egun, industria aurreratuak dira etorkizuna, teknologia, negozio eredu eta ekoizpenaren ikuspegitik. Horregatik, ekonomia sustatzeko eta enpresei laguntzeko duen konpromisoari jarraiki, Gipuzkoako Foru Aldundiak eraldatze hori bultzatu nahi du, enpresa eredu lehiakorrago, berritzaileago, jasangarriago eta eraginkorrago bat lortzeko.

Fabrikazio Aurreratuko Gipuzkoa 4.0 Sareak Gipuzkoako enpresa liderrek 4.0 industria-ekoizpenean izandako arrakasta-esperientzien berri eman nahi die ETEei.

Industriaren eraldaketarako bidea hemen da. Batu nahi?