Produktuaren berrikuntza

Dirulaguntzaren xedea

Dirulaguntzak produktu berrien merkaturatzea azkartzeko, horretarako hainbat alderdi babestuz: teknologiak eta produktuak eraldatzen laguntzea, merkaturatu aurreko prototipo fasea, edo merkatuaren beharretara egokitzen den industriara bideratzeko moduko produktua izatea.

Entitate onuradunak

Egoitza soziala eta fiskala Gipuzkoan duten enpresa gipuzkoarrak.

Proiektuak gutxienez 10.000 euro izango ditu diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuan. Oinarri Teknologikoko Enpresa Berrien kasuan, gutxieneko zenbateko hori 5.000 euro izango da.

Dirulaguntzaren jarduerak

Merkaturatze aurreko fasean dauden produktuak, modurik hoberenean merkaturatzeko oraindik garatzeko edota egokitzeko beharra dutenak, industriaratzeko proiektuak. Baldintza hautakoren bat bete beharko dute:

  • I+G+b jarduerak, produktu berria garatzen bukatzeko: industria diseinua, produktuaren ingeniaritza, prototipoa balioztatzea eta berriz diseinatzea…
  • I+G+b jarduerak, produktu berria industriaratzeko: industriaratze azterketa; ekoizpen bide berrien garapena; material, molde edo tresna berrien azterketa…
  • I+G+b jarduerak, produktu berria merkaturatzeko: patentagarritasuna, balioztatzea eta homologazioa, jabetza industriala eta patentea…

Dirulaguntzaren xede diren produktuek berritzaileak izan beharko dute, eta hori ziurtatzeko, aurreko faseetan produktua garatzeko babes publiko esanguratsua jaso dela egiaztatu beharko da.

Diruz lagundu daitezkeen gastuak: barruko langileria eta azpikontratazioak (4. oinarrian zehazten direnak)

Laguntzen zenbatekoa

  • ZTBES zentroak azpikontratatzeko gastuak: % 60 arte.
  • Aholkularitza eta zerbitzu gastuak: % 40 arte.
  • Jabetza industrialari eta patenteei lotutako gastuak: % 40 arte.
  • Molde, material eta bestelakoen gastuak: diru laguntzaren % 20 arte.
  • Langileen gastuak: diru laguntzaren % 20 arte.

Enpresa txikien kasuan, ehuneko hauek % 10 handiagoak izango dira.

Orotara, barneko langileen eta materialen gastuek ezingo dute diruz laguntzekoa den inbertsioaren % 50 gainditu.

Dirulaguntzaren zenbatekoaren gehiengoa 40.000 eurokoa izango da entitateko.

Aurrekontua

750.000 €

Dirulaguntza

Aurkezteko epea

Aurkezten diren proiektuak 2017ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitakoak izan behar dira.

Araudi aplikagarria

2017an aldatutako oinarri arautzaileak eta deialdia: (GAO 80 zk, 2017ko apirilaren 27a)

Oinarri arautzaileak : GAO 134 zk, 2016ko uztailaren 15a (Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean)

Eskaerarako sarbidea

Eskaera

Harremanetarako pertsona

Izaskun Nosellas Aramendi

inosellas@gipuzkoa.eus

943 11 3190

Jesús Mª Eizagirre Arozena

jeizagirre@gipuzkoa.eus

943 11 3989

Informazio gehiago

Eskaerarekin lotutako dokumentuak

Aurkeztu beharreko formularioak eta ereduak