Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Nazioartekotzea

Nazioartekotzea

Gipuzkoako Foru Aldundiak, Plan Estrategikoaren barruan bultzatutako Ekonomia Suspertzeko Plana bidez, lortu nahi du Gipuzkoako enpresei laguntzea hobeak eta eraginkorragoak izan daitezen, produktu eta zerbitzu berriak sortzeko, halakoek lagunduko baitiete etorkizuneko erronkei erantzuten. Horretarako, beharrezkotzat jotzen da lurraldeko enpresak nazioartean lehiakorrak izatea, kalitatezko enplegua eta zerbitzu egokiak izatea.

Bultzatuko da Gipuzkoaren esportazio oinarria handitzea; horretarako, enpresa gipuzkoarrei, ETEei lehentasuna emanaz, nazioartekotzen laguntzeko behar duten sostengua, bultzada eta babesa emango zaie; beraien garapenerako eta hazkunderako «lerro nagusia» izanaz. Hau guztia, laguntza emanaz produktu berriak nazioarteko merkatuetara eramateko bai eta beste jarduerei ere, gure ekonomia atzerrira zabaltzen lagunduko dutenak.