ekonomia sustapena
eta berrikuntza

Partaidetza

Enpresa proiektuetan pertsonen protagonismoa gakoa da Gipuzkoa parte hartzaileago eta konprometituago bat lortzeko garapen sozio-ekonomikoko eredu baten sustapenaren bidez, pertsonak oinarri dituen eta lurraldean errotuta dauden erakundeetan oinarrituta.

Eredu honetan, alderdi interesdunek parte hartzen duten erakundetzat hartzen da enpresa, eta bertan alderdi guztiek bilatzen dute negozio perspektiba iraunkorra, lehiakortasun ekonomikoa eta gizarte oreka, eta, beraz, horren arabera jokatzen dute. Horretarako balioa aitortuko dio egiten duen ekarpen sozial eta ekonomikoari, eta, hala, partaidetza bultzatzen duten ahalik eta enpresa gehien izatearen aldeko apustua egiten da, non errenta banaketa egokia, proiektu partekatu eta jasangarrien konfigurazioa, ardura pertsona guztien artean banatzea ezaugarri diren.

Bertan, helburua da enpresetan pertsonen parte-hartzea eta lantoki eraldatzaileak sustatzea

Parte-hartze eta eraldaketa prozesu hauek:

  • Lantokietan pertsonen autonomia handitzeko eta enpresaren etorkizuneko estrategian laguntzeko aukera eskaintzen dute.
  • Enpresak lortutako emaitzetan agerian uzten dute langileen ekarpena (esker ona eta balioespena).
  • Lehiakortasuna hobetzen dute, enpresarekiko identifikazioa eta hori osatzen duten pertsonen lotura handitzen baitute.
  • Motibazio handiagoa sustatzen dute, eta, ondorioz, enpresen produktibitatea handitzen da eta horien kudeaketa hobetu.
  • Enpresa jardueraren jarraitutasunari mesede egiten dio enpresa jardueraren transmisioa eta jarraitutasuna bezalako erronken aurrean.
  • Pertsona aktiboak, kritikoak, parte hartzaileak, arduratsuak eta ekintzaileak garatzen laguntzen dute
  • Ikaskuntzako sistematikak barneratuta dituzte esparru guztietan (pertsonak, taldeak, enpresa, lurraldea)
  • Kalitatezko enplegua eta gizarte kohesioa indartzen dute.
  • Enpresen ingurune sozialarekiko konpromisoa bultzatzen dute.
  • Kapital soziala handitzen dute (erlazionala).
 

Gipuzkoako Foru Aldundiak, enpresetako antolaketa ereduen eraldaketa bultzatuko du, enpresa horien bilakaeran jendearen partaidetza eta erantzunkidetasuna sustatuz, termino hauek batu nahi direlarik: enplegagarritasuna, sormena, ekimena, ikaskuntza, jasangarritasuna eta lehiakortasuna.

Lantoki eraldatzaileen ereduen sustapenean lagundu nahi da (lanaren eta laneko bizitzaren antolakuntza eratu eta zehazten dituzten prozesu parte-hartzaile sozialak dira. Horretarako, haien giza, erakunde eta teknologia ikuspegiak bateratuko direlarik). Prozesu parte-hartzaile horiek, aldi berean, erakundearen jarduera eta lan-bizitzaren kalitatea hobetzen dute. Horrenbestez, ekonomia eta gizarte politiken helburuen artean benetako bateratasun bat lortu daiteke, besteak beste, honako ezaugarri hauek bateratzen badira: elkarrizketa (langileei hitza eman, lidergo partekatu bat eratzeko), esperimentazioa (langileek aurkeztutako ikaskuntza eta proposamenak, eta erakunde eta eraldaketa sistematika), konfiantza (lanpostuak eta taldeak), eta baliabideak edukitzea (egiturak, kudeaketa eta prozedurak).