ekonomia sustapena
eta berrikuntza

Talentua

Gure ekonomiak era askotako desafioei aurre egin behar die, gaur egun; hainbat erronkari erantzun behar die, etorkizunean bere pultsuari eutsi nahi badio. Ereduak aldatzen ari dira, ekoizpenean, antolakuntzan eta merkaturatzean: nazioarteko merkatuak, fabrikazio aurreratua, kudeaketa adimentsua, pertsonen partaidetza, produktu berriak... Gipuzkoak eraldaketa horri bermeekin aurre egin nahi badio, eta ekonomia gisa eta gizarte gisa dugun lehiakortasunari eutsi nahi badiogu, beharrezkoa da lurralde gisa lan egin dezagun, talentu berria erakartzeko eta atxikitzeko.

Dagoeneko, adostasuna dago ezen talentua eta ez kapitala izango dela giltzarria, XXI. mendean, elkartuko dituena berrikuntza, lehiakortasuna eta hazkunde ekonomikoa. Kontua, ordea, ez da bakarrik, lehen bezala, talentua sortzea edo kanpotik erakartzea, baita ere da hainbat dinamika sortzea, aukera emango dutenak talentua lurraldean atxikitzeko.

Gipuzkoako Foru Aldundiak lan ildo bat bultzatzen du talentuaren inguruan, helburutzat hartuta lurraldean giza kapitala sustatzea eta bultzatzea, eta kapital hori enpresekin konektatzea, hau da, etorkizuneko erronkei aurre egiteko talentu horren beharra duten enpresekin.

Gipuzkoa, Fellows programaren bitartez, aitzindaria izan da talentu zientifikoa erakartzen; orain, ordea, enpresetara hedatu nahi dugu estrategia hori.

Gipuzkoa Talent proiektuaren helburua da Gipuzkoan giza kapitala sustatzea eta bultzatzea, eta kapital hori Gipuzkoako ekonomia-ehunarekin konektatzea.

Mundu globalizatu eta etengabeko aldaketan ari den batean, enpresen dinamikak politika aktibo bat eskatzen du talentuaren kudeaketan, haien lehia-gaitasunari eutsiko badiote; dagoeneko, enpresen kezka nagusietako bat da, gaur egun, talenturik onena aurkitzea, sortzea, erakartzea eta atxikitzea.

Intereseko informazio gehiago