Gazte Oporraldiak 2024

Gazte Oporraldiak Gipuzkoako Foru Aldundiko Gazteria Zuzendaritzak antolatzen duen udako programa da. Gipuzkoako 14 eta 17 urte bitarteko gazteentzat izanik, bertan parte hartzen dutenek aukera izaten dute jarduera ludiko-hezigarriez gozatzeko.

Programa honen bitartez, dibertsiorako eta bizikidetasunerako leku bat eskaini nahi zaie gazteei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

Izena emateko datak:

  • Aurretiko izen-ematea:  martxoaren 13tik 22ra.
  • Erreklamazio-egunak:  apirilak 8 eta 9
  • Zozketa: apirilak 15, 16:15etan. Emaitzak ikusgai apirilaren 16an.
  • Izen-ematea: apirilaren 16tik 26ra bitartean

Kontsultatu zozketako emaitzak!

*Arazo teknikoak direla eta, baliteke udalekuetako zure izen-ematearen emaitza ez ikustea. Konpontzeko lanean ari gara, laster ikusi ahalko duzu. Barkatu eragozpenak!

 

Gazte Oporraldiak plazen zozketa 

 

 

Udalekuetan izena eman nahi duzu? Oso erraza da, jarraitu bideoko urratsak.

 

 

 

Bi hizkuntza-ereduren artean aukeratu  daiteke.

  • Euskara: parte-hartzaileek beren taldekide zein begiraleekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute: euskara izango da parte-hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
  • Gaztelania: txanda hauetan EAEko gazteez gain, beste autonomia-erkidegoetako gazteak ere egongo dira eta, beraz, hizkuntza nagusia gaztelania izango da.

Txandak aukeratzean, pertsona bakoitzaren hizkuntza-errealitatea kontuan hartzea gomendatzen dugu; izan ere, gaizki aukeratuz gero, aisiarako eta gozamenerako diren egunak esperientzia txar bat izan daitezke. 

Plaza-kopuruaren % 5 hezkuntza-premia bereziak dituztenentzat gordeko da. Foru Agindua eskuratu!

Kontsulta, kexa nahiz iradokizun bat egin edo zure iritzia utzi nahi baduzu, bete formularioa!

 
 Izen-ematea 

  • Noiz: Zozketan plaza lortu dutenek izen-ematea apirilaren 16tik 26ra bitartean egin beharko dute.
  • Non:  Interneten , Udako Programen Bulegoan  (Gaztegune: Anoeta pasealekua, 28 - Donostia. Astelehenetik ostiralera: goizez itxita dago baina telefonoko arreta zerbitzua eskaintzen da 10:30etik 14:00etara. Arratsaldez, 16:30etik 20:00etara, aurrez aurreko eta telefonoko arreta dago, 943 445 980 zenbakian) eta kanpainan parte hartzen duten udal-bulegoetan.

 

*Plaza guztiak apirilaren 15ean banatuko dira jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez. Aurretiko izen-ematea online egin dutenek soilik kontsultatu dezakete plaza egokitu zaien ala ez Internetez. Izena bi edo hiruko taldean eman dutenen kasuetan izen-ematea egin duen pertsonak bakarrik ikusi ahalko du emaitza. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalekuetako bulegoarekin. (Tel. 943 445 980 - udalekuak@gipuzkoa.eus)

 

 

Harremanetarako

 

 

Helbidea

Gaztegune Anoeta pasealekua 28 20014, Donostia

Telefono zenbakia

943 445 980

Neguko ordutegia, astelehenetik ostiralera: goizez itxita.  Telefonoko arreta 10:30etatik 14:00etara. Arratsaldez 16:30etatik 20:00etara, aurrez aurreko eta telefonoko arreta.

Uztaila eta abuztuan, astelehenetik ostiralera: arratsaldez itxita. 9:30etatik 14:00etara aurrez aurreko eta telefonoko arreta.

Helbide elektronikoa:

udalekuak@gipuzkoa.eus