Udalekuak 2024

"Udalekuak" Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien artean antolatutako programa da. 7tik 13 urtera arteko haurrentzat da, eta bertan parte hartzen dutenek aukera paregabea dute aisiako jarduera hezitzaileez gozatzeko.

Udalekuen bitartez, jolaserako, dibertsiorako eta bizikidetzarako leku bat eskaini nahi zaie haurrei, beren gozamenerako eta autonomia pertsonala finkatzeko.

Aurten berriro ere udalekuez gozatzeko aukera izango duzue, jolasaz, dibertsioaz, bizikidetasunaz... eta hori guztia lagunekin partekuko duzue. Eskaintza paregabea dugu Gipuzkoako haurrentzat. Ausartzen al zarete gurekin bizitzera?

Izena emateko datak

  • Aurretiko izen-ematea: martxoaren 13tik 22ra.
  • Erreklamazio-egunak: apirilak 8 eta 9.
  • Zozketa: apirilak 15, 16:00tan. Emaitzak ikusgai apirilaren 16an.
  • Behin betiko izen-ematea: apirilaren 16tik 26ra bitartean.

Kontsultatu zozketako emaitzak!

 

Udalekuak plazen zozketa 

 

 

Udalekuetan izena eman nahi duzu? Oso erraza da, jarraitu bideoko urratsak.

 

 

Bi hizkuntza ereduren artean aukera daiteke.

  • Euskara: parte-hartzaileek beren taldekide zein begiraleekin euskaraz jarduteko gai izan behar dute. Guraso edo tutoreek erabakita, euskara izango da parte-hartzaileek nahitaez erabili beharko duten hizkuntza.
  • Elebiduna: umeek euskara nahiz gaztelania erabili ahal izango dute.

Hizkuntza-eredua aukeratzerakoan umearen errealitatearekin bat datorrena hartzea gomendatzen dugu; izan ere, gaizki egindako hautaketak, aisiarako eta gozamenerako izan behar duten egunak esperientzia txar bihurtzea eragin dezake.

Plaza-kopuruaren % 5 hezkuntza-premia bereziak dituztenentzat gordeko da. Foru Agindua eskuratu!

Kontsulta, kexa nahiz iradokizun bat egin edo zure iritzia utzi nahi baduzu, formularioa bete.

Izen-ematea 

  • Noiz: Zozketan plaza lortu dutenek izen-ematea apirilaren 16tik 26ra bitartean egin beharko dute.
  • Non:  Interneten , Udako Programen Bulegoan (Gaztegune: Anoeta pasealekua, 28 - Donostia. Astelehenetik ostiralera: goizez itxita dago baina telefonoko arreta dago 10:30etik 14:00etara. Arratsaldez, 16:30etik 20:00etara, aurrez aurreko eta telefonoko arreta dago, 943 445 980 zenbakian) eta kanpainan parte hartzen duten udal-bulegoetan.

 

*Plaza guztiak apirilaren 15ean banatuko dira jendearen eta notarioaren aurreko zozketa bidez. Aurretiko izen-ematea online egin dutenek soilik kontsultatu dezakete plaza egokitu zaien ala ez Internetez. Izena bi edo hiruko taldean eman dutenen kasuetan izen-ematea egin duen pertsonak bakarrik ikusi ahalko du emaitza. Zalantzarik izanez gero, jarri harremanetan Udalekuetako bulegoarekin. (Tel. 943 445 980 - udalekuak@gipuzkoa.eus)

 

 

Harremanetarako

 

 

Helbidea

Gaztegune Anoeta pasealekua 28 20014, Donostia

Telefono zenbakia

943 445 980

Neguko ordutegia, astelehenetik ostiralera: goizez itxita. Telefonoko arreta 10:30etik 14:00etara. Arratsaldez 16:30etik 20:00etara, aurrez aurreko eta telefonoko arreta.

Uztaila eta abuztua, astelehenetik ostiralera: arratsaldez itxita. 9:30etik 14:00etara aurrez aurreko eta telefonoko arreta.