TREBA Gazteak: Ahalduntze-eskola

 

18-30 urte bitarteko Gipuzkoako gazteei beren ahalduntze-prozesuan lagunduko dien prestakuntza-eskaintza da hau, lana/bizitza binomioan bigarrena ardatz duena. TREBA gazteak programaren asmoa da beren emantzipazioko, garapeneko eta hazkunde pertsonal eta kolektiboko prozesuak sortu eta  finkatzea.

Gazteekin batera focus group metodologiaren bitartez diseinatutako prestakuntza da, 50 gazte baino gehiagoren iritzia kontuan hartu delarik. Gainera, programan parte hartzen duten udalek ere inkesta zabaldu dute beren herrietako gazteen artean. Horren guztiaren emaitza gazteentzat interesgarriak eta beharrezkoak diren gai ezberdinei buruzko pilula laburrak dira.

Gazteek beraiek aitortzen dutenez, bizitzan moldatzeko oinarrizko gaitasunetan gabezia edo hutsune nabarmenak dituzte, eta gaitasun horiek funtsezkoak dira bizitzako etapa honek bereizgarri dituen aldaketei aurre egiteko eta erabakiak hartzeko.

  Gazteria teknikaria bazara eta zure udalean ikastaro bat antolatu nahi baduzu, idatzi xximenez@gipuzkoa.eus helbidera.

   Gaztea bazara eta ikastaro bat eskatu nahi baduzu, idatzi Whatsapp-ez 620 278 070 zenbakira.

Zaintza, sexkuntza, gaitasun kritikoa eta zeharkako beste hainbat gai lantzen dira ikastaro hauetan.

GAIAK

 Etxeko ekonomia  Sexualitatea  Osasun mentala  Ekologia
  Adimen emozionala  Sormena  Suizidioa  Ludopatia

 

 Agenda

Apirila-Maiatza 2024

NON IKASTAROA IZEN-EMATEA

Ikasgela birtuala

EKOLOGIA (ONLINE) EUS-GAZ  Izena eman!

Oñati: Gaztelekuan

  • Apirilak 18 (18:00tan)
EMANTZIPAZIORAKO ETXEKO EKONOMIA (EUS) Izena eman!

Arrasate: Gaztelekua (Tren geltoki zaharra)

  • Apirilak 23 (18:00-20:00)
OSASUN MENTALA (EUS) Izena eman!

Orio: Kultur etxea

  • Apirilak 26 (17:00-20:00)
SEXKUNTZA (EUS) Izena eman!

Donostia: Kontadores

  • Maiatzak 3, 10, 24, 31 (18:00-20:00)
GU GARENA BESARKATUZ (Elebietan) Izena eman!

 

 Hitzaldi eta tailerrak

 

 15-17 urte bitartekoentzat

 

 

 16-22 eta 18-30 urte bitartekoentzat

 

Ikastaroak: sexu-hezkuntza

Aurten, lehen aldiz, bi ikastaro luze eskainiko dira. Hiruzpalau saio izango dira eta bakoitzak 2-3 orduko iraupena izango du. Formatu berri hau Donostiako Kontadores gazte zentroan eta Zegaman eskainiko da soilik.

2023-2024 ikasturteko agenda osoa