Deitu edo idatzi, eta behar duzunarekin lagunduko zaitugu.
Gizarte Politikako departamentuak helburu du Gipuzkoako Foru Aldundiaren erantzukizun publikoari eustea. Hala, herritarren eskubideen bermean, pertsonen bizi kalitatearen hobekuntzan eta gizartearen kohesioan jarduten du, Gipuzkoako beste eragile batzuekin batera.
Gure lanak lau ildo nagusi ditu:
Ildo guztietan BETI pertsona da ardatz, bai gure ekintzetan bai boluntariotzan, Gipuzkoan garrantzi handia duen horretan.
Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kudeaketa Plan Estrategikoaren baitan, gure gizarte ongizate eta kohesio eredua sendotzea dago helburuen artean. Helburu hau lortzeko, gobernuaren apustu diren proiektu eta helburu estrategikoak planteatzen ditugu.
"Uliazpi Fundazioa" foru organismo autonomoa.
"Kabia" foru organismo autonomoa.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Adinekoen Kontseilua.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Desgaituen Kontseilua.
Gipuzkoako Lurralde Historikoko Gizarteratze Gaietako Aholku Kontseilua.
Gure gizarte zerbitzuei buruzko datuak eta estatistikak Behagi-ren orrian kontsultatu eta deskargatu ditzakezu (Gipuzkoako gizarte zerbitzuen Behatokia).