Gizarte Politika

Desgaitasuna duten pertsonak

Ezinduak maila guztietan eskubide osoak dituzten subjektuak dira. Ordea, gizartearekin elkarrekintza dutenean, trabak izaten dituzte eta trabak askotan gizartean, besteen baldintza berberetan, erabateko parte hartze eraginkorra galarazten dute jarrera eta testuinguruagatik.

Programa, zerbitzu eta prestazio ugari daude autonomia pertsonala, askatasuna eta burujabetasuna eta erkidegoan gaitasun psikikoa, mentala, fisikoa edo sentsoriala gutxitua duten pertsonen parte hartzea eta gizarteratzea bermatzeko. Horrez gain, aniztasunaren eta gizakiaren, irisgarritasunaren eta emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren zati gisa, desberdintasunarekiko errespetua sustatzen da.

Programak eta zerbitzuak

Desgaitasuna duten pertsonen balorazioa eta orientazioa baliabideetara

Desgaitasun balorazioa

Desgaitasun maila eta garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasunak zehazteko baremoa baloratzea. Desgaitasun maila ehunekotan neurtzen da. Desgaitasuna duen pertsona gisa aitortua izateko, beharrezkoa da desgaitasuna % 33koa edo handiagoa izatea.

Desgaitasuna duten pertsonen orientazioa baliabideetara

Desgaitasuna duen pertsonarentzako baliabide hauen egokitasuna zehaztea: egoitza, eguneko zentroa, eta egoitzako aldi baterako egonaldia.

Kontsultatu xehetasuna

Informazioa eta orientazioa askotariko desgaitasun motetan

Udaletako oinarrizko gizarte zerbitzuen osagarri, desgaitasun arloko elkarte batzuek berariazko informazioa, orientazioa eta aholkularitza eskaintzen dituzte ordezkatzen duten desgaitasun motaren inguruan.

ACASGI

Prebentzioa eta informazio soziala

ADEMGI (esklerosi anizkoitza)

Gizarteratzea eta gizarte normalizazioa: gizarte baliabideei buruzko informazioa, eragindako pertsonen eta haien familia-ingurunearen beharrak betetzeko.

AFAGI (Alzheimerra eta beste dementzia batzuk)

Arreta psikosoziala ematea (informazioa eta aholkularitza) Alzheimerdun pertsonei eta haien familiei.

ARANSGI (entzuteko desgaitasuna)

Aholkularitza eta esku-hartzea (informazio kolektiboa eta indibiduala gorreriaren alderdiei buruz) eragindako pertsonentzat eta haien familientzat.

ELKARTU (desgaitasun fisikoa)

Informazioa eta gizarte orientazioa ematea desgaitasun fisikoa duten pertsonei.

Arreta goiztiarra

Arreta goiztiarra da 0-6 urte bitarteko haurrei, haien familiartekoei eta inguruneari zuzendutako esku-hartzeen multzoa. Diziplinarteko ikuspegi batetik begiratuta –Osasuna, Hezkuntza eta Gizartea–, helburutzat dauka erantzutea, ahalik eta lasterrena, eta osotasunean, garapenean nahasmenduak dituzten edo haiek pairatzeko arriskua duten haurren beharrizan iragankor nahiz iraunkorrei.

Balorazio taldea

Oinarrizko eginkizuna du garapean arazoak dituzten edo arazoak izateko arriskua duten haurren beharrizanak baloratzea, eta egindako balorazioari egokitutako esku-hartze plana egitea.

Esku-hartze taldeak

Lan egiten dute balorazio taldearekin koordinatuta eta horrek definitutako esku-hartze planaren arabera.

Arreta goiztiarra, tratamendu indibidualizatuak

Psikologiako kabineteak, arreta goiztiarrean espezializatuak. Kabinete horiek tratamendu indibidualizatua ematen diete haurrari eta haren familiari edo tutoreei, baita koordinazioa ere haurra artatzen duten osasun, hezkuntza eta gizarte arloetako profesionalekin. Horietako batzuek badituzte, era berean, psikomotrizitate, pedagogia, logopedia edo fisioterapiako zerbitzu osagarriak.

ASPACE, Arreta Goiztiarreko Zerbitzua

Gizarte Politikako Departamentua elkarlanean aritzen da ASPACErekin haren arreta goiztiarreko zerbitzua ematen.

Desgaitasuna duten pertsonen familia harrera

Mendekotasun egoeran dauden eta desgaitasuna duten pertsonei ostatu moduren bat ematea, ingurune normalizatu bateko familia batenaren antzekoa, non beharrezko zainketa pertsonalak jasotzen dituzten.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Autonomia bultzatzeko programak

Gaitzea eta terapia okupazionala

Esku-hartze multzo bat da, pertsona bakoitzaren beharrizanen arabera, helburu hauek dituena: prebenitzea edo murriztea jardueraren mugaketa bat edo funtzio fisikoaren, intelektualaren, sentsorialaren edo mentalaren alterazio bat; mantentzea edo hobetzea dagoeneko hartuta dauden trebetasunak, ahalik eta mailarik handiena lortzearren autonomia pertsonalean, bere ingurunearekiko egokitzapenean, bizi kalitatearen hobekuntzan, eta komunitate bizitzako integrazioan.

Estimulazio kognitiboa

Tratamendu terapeutikoa, helburutzat duena, teknika egokien bitartez, mantentzea eta hobetzea honelako gaitasunen funtzionamendua: maila goreneko gaitasun kognitiboren bat edo batzuk (arrazoimena, oroimena, kontzentrazioa, hizkuntza, eta antzekoak), gaitasun funtzionalak, portaera eta afektibitatea.

Gaitze psikosoziala

Jarduketa multzo bat, helburutzat duena laguntza ematea, iragankorra nahiz iraunkorra, desgaitasun intelektuala edo gaixotasun mentala duten pertsonei, hobetzearren beren aukerak familia eta gizarte ingurunean mantentzeko, ahalik eta baldintzarik normalizatuenetan eta independenteenetan.

Autonomia funtzionala sustatu, mantendu eta berreskuratzea

Esku-hartze multzo bat da, helburu hauek lortzeko: mantentzea edo hobetzea eguneroko bizitzako jarduerak egiteko gaitasuna; saihestea jarduerako mugapenak, bigarren mailako urritasunak edo eskasiak azal daitezen; eta indartzea garapen pertsonala nahiz gizarteratzea. Horren guztiaren helburua da ahalik eta autonomia mailarik eta bizi kalitaterik handiena lortzea.

Kontsultatu xehetasuna

Zentroak

Desgaitasuna duten pertsonen egoitzak

Etxebizitza edo egoitza zentroko zerbitzu bat da, ostatua, laguntza eta eguneroko bizitzako jardueren gainbegiratzea eskaintzen dizkiena ezgaitasuna duten pertsonei, beren autonomia eta garapen pertsonala sustatzeko, gizarteratzen eta bizi kalitatea hobetzen lagunduz.

Zerbitzua era desberdindu batean antolatzen da, zer-nolako desgaitasuna duten, eta zenbaterainoko laguntza behar duten, horren arabera.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Desgaitasuna duten pertsonen eguneko zentroak

Zerbitzu honek arreta indibidualizatu eta integral bat eskaintzen die, egunez, mendekotasun egoeran dauden eta desgaitasuna duten pertsonei, helburu hauek dituela: haien autonomia hobetzea edo mantentzea, haien muga funtzionalak konpentsatzea, eta eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea, gizarteratzen eta bizi kalitatea hobetzen lagunduz.

Zerbitzua era desberdindu batean antolatzen da, zer-nolako desgaitasuna duten, eta zenbaterainoko laguntza behar duten, horren arabera.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Osasun mentaleko egoitzak

Zerbitzu honek ostatua eta laguntza eskaintzen dizkie gaixotasun mentala duten pertsonei, trebetasun pertsonalak eta erlazionalak hobetu ditzaten, laguntzearren garapen pertsonalean eta bizi diren inguruneko integrazioan eta partaidetzan.

Intentsitate desberdinetako laguntza zerbitzuak eskaintzen dituzte (baxua, ertaina eta altua), kontuan hartuta pertsonek dituzten beharrizan desberdinak, eta prozesuan aurkitzen diren une desberdinak.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Osasun mentaleko eguneko zentroak

Eguneko arretako zentroak dira, gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei berariazko laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkietenak, gaitasun eta trebetasun pertsonalak hobetzeko: trebetasun instrumentaletako trebakuntza, osasunerako heziketa, eta komunitate euskarria, errehabilitazioari eta gizarteratzeari laguntzeko.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Diru-laguntzak

Familia ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa (FIZPE)

Bizikide duzun familiarteko baten laguntza jasotzen baduzu, hileko diru-laguntza bat eska dezakezu. Diru-laguntzaren zenbatekoa mendekotasun mailaren araberakoa da, eta bateragarria da Etxeko Laguntza edo Eguneko Zentroko zerbitzua erabiltzearekin.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (LPPE)

Familiartekoa ez den pertsona bat kontratatuta badaukazu eguneroko bizitzan laguntza emateko, hileko diru-laguntza bat eska dezakezu, kostu horrekin laguntzeko. Diru-laguntzaren zenbatekoa mendekotasun mailaren araberakoa da, eta bateragarria da Etxeko Laguntza edo Eguneko Zentroko zerbitzua erabiltzearekin. Gastua justifikatu egin behar da.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Bizimodu independientea sustatzeko laguntza

Hileko diru-laguntza bat da, helburutzat duena laguntzea desgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonen autonomia pertsonalari eta gizarteratzeari, behar den laguntza pertsonala kontratatuz.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Mugikortasunerako eta garraio gastuetarako subsidioa

Hileko diru-laguntza bat da, desgaitasunaren ondorioz garraio kolektiboak erabiltzeko zailtasun handiak dituzten pertsonei ematekoa.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Gizarte Ongizateko Fondoko pentsioak

Hileko diru-laguntza bat da, bi modalitate dituena (elbarritasunekoa eta zahartzarokoa), Euskadin bakarrik existitzen dena, eta diru sarrerarik ez dutenentzat edo oso diru sarrera txikiak dituztenentzat da. Zenbatekoa oso txikia da.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Kotizatu gabekoen pentsioak

Gizarte Segurantzaren pentsioak dira, baina Euskadin foru aldundiek kudeatzen dituzte. Bi modalitate daude (baliaezintasuna eta erretiroa), eta gutxieneko diru sarrerarik ez duten pertsonentzat dira.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Kotizatu gabekoen pentsioaren etxebizitzako alokairurako osagarria

Kotizazio gabeko pentsioak jasotzen dituzten pertsonek eskubidea dute laguntza osagarri bat jasotzeko, alokairuko gastuak baldin badituzte. Osagarri hori urtean behin ordaintzen da.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan