Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Ohiko galderak

Ohiko galderak

Galdera ohikoenen erantzunekin zerrenda bat osatu dugu.

Zerrenda honek ez badu zure kasua argitzen, gurekin harremanetan jartzera animatzen zaitugu kontsultak, kexak eta iradokizunak sistemaren bidez edo 943 11 21 11 telefonora deituz.

Familia ugariak

Familia ugariaren titulua bulego hauetako edozeinetan eska dezakezu:

 

  • Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren bulegoa. Kokalekua: Txara 2, Zarategi pasealekua 99, Intxaurrondo. 20015 Donostia. Aldez aurretik, hitzordua hartu behar da, telefono zenbaki honetara deituz: 943 11 21 11.

 

  • Herritarren Informazio eta Arretako Bulego Zentrala. Kokalekua: Gipuzkoa plaza 1, 20004 Donostia. Telefonoa 943 11 21 10.

 

Modu telematikoan ere tramitatu daiteke, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren web orriaren bitartez (www.gizartepolitika.eus). Horretarako, beharrezkoa da identifikazio elektronikoa edukitzea (B@kQa edo ziurtagiri digitala).

 

Azkenik, udal gehienetako gizarte zerbitzuek ere izapidetzen dituzte titulu hauen eskaera. Galdetu aldez aurretik zure udalean.

 

 

Lagungarria izan al duzu?
  • 21 urte bete arte, ezkongabea izanik, gurasoekin bizi eta ekonomikoki hauen menpeko bada, eta 26 urte bete arte ikasten ari bada. Desgaituen kasuan ez da adin mugarik egongo.
Lagungarria izan al duzu?

Departamentuaren telefonora deituz eska dezakezu (943112111) edo emailez (familiaugariak@gipuzkoa.eus).

Lagungarria izan al duzu?

Dokumentazio orokorra:

  • Eskabidea, behar bezala beteta
  • Familia liburuaren fotokopia konpultsatua.
  • Familia unitateko kideen NANen fotokopiak (dutenenak).

Kasu zehatzetan aurkeztu behar den dokumentazioa:

  • Egoera bereziak egiaztatzeko beharrezkoak diren ziurtagiriak: alarguntasuna, ikasle izatea (21 urtetik gorako seme-alabak)...
  • Mendekotasun ekonomikoa egiaztatzen duten agiriak (PFEZ, nominak...)
  • Banantze edo dibortzio kasuetan: epaiaren eta hitzarmen arautzailearen kopiak, seme-alaben zaintza eta babesa nori dagokion egiaztatzeko.
  • Atzerritarren kasuan, familia ugariaren tituluko kide guztien egoitza baimenak (AIZ edo NIE). Europar Batasuneko herrialdeetakoak badira egoitza baimena edo Espainian lanean ari diren ziurtagiria.
Lagungarria izan al duzu?
Eskaera orria aurkeztu beharko duzu "titulua bikoizteko eskaera" dela adieraziz.
Lagungarria izan al duzu?

Familia ugaritzat joko dira kide hauek dituztenak:

  • Aurreko ahaide bat edo bi, eta hiru seme-alaba edo gehiago, komunak izan edo ez.
  • Aurreko ahaide bat edo bi, eta bi seme-alaba, komunak izan edo ez, betiere gutxienez horietako batek desgaitasuna badu (% 33koa edo handiagoa) edo lanerako ezintasuna badu.
  • Aurreko ahaide bi, biak desgaituak direnean (% 33 edo gehiago), edo, gutxienez, horietako batek % 65eko desgaitasuna edo handiagoa duenean, edo lanerako ezintasuna dutenean, bi seme-alaba badituzte, komunak izan edo ez.
  • Aita edo ama banandua edo dibortziatua, eta hiru seme-alaba edo gehiago, komunak izan edo ez, baldin eta aita horren edo ama horren mende badaude ekonomikoki; nahiz eta familia unitate desberdinetan egon eta ez bizi ezkontza-egoitzan.
  • Aita bat edo ama bat, seme-alaba bi dituena, baldin eta beste gurasoa hilik badago.
  • Tutoretzapean, zaintzapean edo babespean dauden eta aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren neba-arreba bi edo gehiago, tutorearekin, zaintzailearekin edo babeslearekin bizi badira, baina ez badira haren kontura bizi.
  • Aitaren eta amaren aldetik umezurtzak diren hiru neba-arreba edo gehiago, 18 urtetik gorakoak, edo bi, haietako batek desgaitasuna badu, elkarrekin bizi badira eta euren artean menpekotasun ekonomikoa badute.

Bi ahaideak (gurasoak) tituluan sartuko dira ezkontzako edo erregistratutako izatezko bikoteen kasuan. Bestelako kasuetan bietako bat bakarrik.

Seme-alabek ezkongabeak egon beharko, dute gurasoekin bizi eta hauengandik menpekotasun ekonomikoa izan. Gainera 21 urtetik beherakoak izan beharko dute, edo 26 urtetik beherakoak ikasten ari badira. Desgaitasuna duten seme-alaben kasuan ez zaie kontutan hartuko adina.

Hala ere, behin titulua eskuratuta, egoera zibila, adina, elkarbizitza eta menpekotasun ekonomikoaren baldintzak betetzen jarraitzen duten seme-alabentzat indarrean jarraituko du tituluak, nahiz eta hauen kopurua titulua eskuratzeko eskatzen zenaren azpitik egon, beste seme-alabaren bat bajan emateagatik. Kasu hauetan titulua kategoria berdinarekin mantenduko da, orokorra edo berezia izan, lau seme-alabez osatutako eta diru sarrera txikiak izateagatik eskuratutako kategoria berezikoen kasuan izan ezik, hauei kategoria orokorrera pasako zaielarik.

Lagungarria izan al duzu?

Familia ugariaren titulua eskatzen den lehen aldian edo titulua berritzen den bakoitzean postaz bidaltzen dira txartel indibidualak, eskabidean adierazitako helbidera.

Agiri hori 5 urtetik gorako kideek edukiko dute.

Lagungarria izan al duzu?

Iraungitze-data baino hiru hilabete lehenago berritu daiteke familia ugariaren titulua.

 

Titulu-berritzea eskatu behar da tituluan azaltzen den edozein datu aldatzen denean:

 

  • Helbide aldaketa.
  • Tituluko kideen aldaketa (ume berri baten jaiotza, adina edo elkarbizitza baldintzak ez betetzeagatik baja ematean, heriotzak, banantzea edo dibortzioa, etab.).  
  • AIZetik NANerako aldaketa, atzerritarren kasuan.

Aurreko kasu guztietan, indarrean dagoen jatorrizko titulua entregatu behar da aldaketa hori egiteko.

Lagungarria izan al duzu?
  • 5 seme-alaba edo gehiago dituen familia unitatea.
  • 4 seme-alaba dituen familia unitatea, urteko diru sarrerak zati familia osatzen duten kideen kopurua EAEAPren % 75en azpitik badago (aparteko ordainsariak barne).
  • 4 seme-alaba dituen familia unitatea, horietatik hiru gutxienez batera badatoz erditze, adopzio edo adopziora bideratutako harrera edo zaintza iraunkor anizkoitzetatik.

5 seme-alaba edo gehiago edo 4 seme-alaba (jaiotza edo adopzio anizkoitzeko kasuan) izateagatik kategoria berezia lortuta dutenen kasuan, kategoria mantenduko zaie nahiz eta, seme-alabak baja emateagatik, tituluan jarraitzen duten seme-alaben kopurua kategoria honetarako eskatutakoa baino gutxiago izan.

 

Lagungarria izan al duzu?

Mendekotasuna edo desgaitasuna duten pertsonak

Txartelaren helburua

Gipuzkoako Lurralde Historikoan bizi diren eta % 33 edo gehiagoko desgaitasuna duten pertsonak izango dira onuradunak Desgaitasunaren txartela pertsonala eta besterenezina da, titularraren desgaitasun gradua egiaztatzen baitu.

Ondorioak izan ditzan, desgaitasunaren txartela beti aurkeztu beharko da dagokion identifikazio dokumentuarekin batera. D.N.I. o N.I.E.

Egokitzat jotzen badute, erakunde edo entitateek desgaitasunaren gradua onartzen duen ebazpena eskatu dezakete.

Nork egiten du?

  • Onartutako desgaitasun gradua ebazpen administratiboaren edo judizialaren bidez aldatu eta % 33tik behera uzten bada, onuradunak itzuli egin beharko du txartela, eskatzen zaionetik 10 eguneko epean. Itzultzen ez badu, ofizioz indargabetuko da.
  • Onartutako desgaitasun gradua ebazpen administratiboaren edo judizialaren ondorioz aldatu eta % 33tik gora igotzen bada, automatikoki egingo zaio desgaitasunaren txartela; bestela, onuradunak ebazpena irmoa denetik 10 eguneko epean eskatu dezake.
  • Txartela lapurtu edo galduz gero, edo ez badu jaso nahiz eta jasotzeko eskubidea izan. onuradunak edo bere legezko ordezkariak txartel bat egiteko eskatu dezakete Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan.
  • Txartela eskatzen bada lapurtu egin diotelako, dagokion salaketa aurkeztu beharko da.

Kasu orotan, Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuak ofizioz indargabetuko du galdutako edo lapurtutako txartela.

Txartelaren indarraldia

Desgaitasun txartelaren indarraldia desgaitasunaren gradua onartzen duen ebazpenean adierazitakoa izango da. Iraupena zehaztugabea izan dezake, edo data zehatza izan dezake, balorazioan ezarritako behin-behinekotasunaren arabera.

Lagungarria izan al duzu?
  • Lehendabiziko pausoa da telefonoz deitzea zure udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuetara, hitzordua eskatu eta ondoren eskaera egin ahal izateko.
  • Hitzartutako elkarrizketa horretan, behin gizarte eta osasun egoera aztertuta, erabiltzaileak balorazioa eskatuko du oinarrizko gizarte zerbitzuetan, horretarako prestatutako eredua baliatuz.
  • Oinarrizko gizarte zerbitzuek Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuko Balorazio Atalera bidaliko dute eskaera eta gainontzeko informazioa, eta une horretatik aurrera Atal hori arduratuko da balorazioarekin jarraitzeaz.
  • Eskaera izapidetu ondoren, 15-20 eguneko epean Balorazio Atalaren jakinarazpen bat jasoko du erabiltzaileak, telefonoz edo idatziz, eta bertan esango zaio zein leku, egun eta ordutan izango den bisita.
  • Teknikarien bisita erabiltzailearen etxean bertan egingo da mendekotasunaren balorazioa bada, eta adieraziko zaion balorazio zentroan, berriz, desgaitasunaren balorazioa bada. Ondoren, zehaztu gabe dagoen epean, balorazioaren emaitza jasoko du, baremoetan ezarritako irizpideei jarraituz.
  • Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuaren ebazpena jaso ondoren, emaitzarekin ados ez badago, erabiltzaileak hilabeteko epea izango du aipatutako ebazpenaren aurka jotzeko. Errekurtso horretan desadostasunaren arrazoiak zehaztu beharko dira.
  • Nolanahi ere, emaitza jakinarazi ondoren (eta ados badago), gomendagarria da erabiltzaileak berriro hitzordua eskatzea bere udalerriko oinarrizko gizarte zerbitzuetan. Oraingoan, hitzorduaren helburua izango da jarduketa plana zehaztea, balorazioaren emaitzaren arabera jaso ahal izango dituen zerbitzuak eta prestazioak zein diren zehazteko.
Lagungarria izan al duzu?

Egoitza zentroetarako lekualdaketen kasuan, hiru egoera planteatu daitezke, ezaugarri eta prozedura desberdinak dituztenak.

ADINEKO PERTSONA BAT LEKUALDATZEA, GIPUZKOAKO EGOITZA BATEKO PLAZA PUBLIKO/HITZARTU BATETIK GIPUZKOAKO BESTE EGOITZA BATEKO PLAZA PUBLIKO/HITZARTU BATERA

(7/2015 Foru Dekretua, martxoaren 24koa. 33, 34 eta 36. artikuluak)

Deskribapena

Gipuzkoako Foru Aldundiaren sare publiko edo sare hitzartuko plaza batean dauden pertsonek Gipuzkoako beste egoitza bateko plaza publiko edo hitzartu batera lekualdatzeko nahia dutenean.

Lekualdaketaren arrazoiak

  • Familia zentroan biltzea.
  • Eskatutako zerbitzua egokiagoa izatea pertsonaren edota inguruaren beharretarako arreta emateari begira.
  • Jatorrizko herrira aldatzea.
  • Beste egoera bereziak.

Prozedura

Lekuz aldatzeko eskaera adinekoa dagoen zentroan bertan, oinarrizko gizarte zerbitzuetan edo Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentuan egin daiteke.

ADINEKO PERTSONA BAT LEKUALDATZEA, BESTE AUTONOMIA ERKIDEGO EDO PROBINTZIA BATEAN DAGOEN EGOITZA BATEKO PLAZA PUBLIKO/HITZARTU BATETIK GIPUZKOAN DAGOEN EGOITZA PUBLIKO/HITZARTU BATERA

  1. Interesdunak lekualdatuko den udalerrian erroldatu behar du.
    Pertsona bat beste erkidego edo lurralde batean dagoen egoitza zentro bateko plaza publiko batean bizi denean, Gipuzkoan dagoen plaza pribatu batera lekualdatzeko aukera izango du, eta zerbitzuari lotutako prestazioa kobratzeko eskubidea izango du, jatorrizko erkidegoak ordainduta, 60 egun naturalez (2013ko abenduaren 27ko 1051/2013 Errege Dekretua, IV kap. 17. art.).
  2. Bizi den udalerrian eskaera bat aurkeztuko du, MBB espedientea Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentura lekualdatzeko (Balorazio, Orientazio eta Kalifikazioko Atalera).
  3. Espedientea lekualdatu ondoren, RAI balorazioa eskatuko du.
    Balorazio horiek egin ahal izateko, baloratuko den pertsonak benetan bizi behar du Gipuzkoan.
    Benetako lekualdaketa egiterik ez badago, RAI balorazioa eta desgaitasunaren orientaziorako tresna betetzetik salbuetsi daiteke, eta bere eskaera onetsi, itxarote zerrendan sartzeko. Hiru hilabete igarotakoan, zerbitzuari lotutako prestazio bat eskatu dezake Gipuzkoan.
  4. Balorazio horiek egin ondoren ikusten bada eskatzailea egokia dela eskatutako zerbitzurako, egoitza zerbitzua eskatu dezake udal gizarte zerbitzuetan, eta itxarote zerrendan sartuko da 60 eguneko gehieneko epean.

* Eskaera hau egiteko, zerbitzu horretarako indarrean dagoen araudian ezarritako prozedura jarraituko da.

  • 7/2015 Foru Dekretua, martxoaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonak egoitza zerbitzuetan eta eguneko zentroetan sartzeko araubidea arautzen duena.
  • 15/2015 Foru Dekretua, ekainaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.

BESTE AUTONOMIA EDO ERKIDEGO BATEAN BIZI DEN ADINEKO MENDEKO PERTSONA BAT LEKUALDATZEA, GIPUZKOAN DAGOEN ADINEKOENTZAKO EGOITZA PUBLIKO/HITZARTU BATERA

  1. Interesdunak lekualdatuko den udalerrian erroldatu behar du.
  2. Bizi den udalerrian eskaera bat aurkeztuko du, MBB espedientea Gipuzkoako Foru Aldundiko Zainketa eta Gizarte Politiketako Departamentura lekualdatzeko (Balorazio, Orientazio eta Kalifikazioko Atalera).
  3. Espedientea lekualdatu ondoren, RAI balorazioa eskatuko du.
    Balorazio horiek egin ahal izateko, baloratuko den pertsonak benetan bizi behar du Gipuzkoan.
  4. Balorazio horiek egin ondoren ikusten bada eskatzailea egokia dela eskatutako zerbitzurako, egoitza zerbitzua eskatu dezake udal gizarte zerbitzuetan, eta itxarote zerrendan sartuko da.

* Eskaera hau egiteko, zerbitzu horretarako indarrean dagoen araudian ezarritako prozedura jarraituko da.

  • 7/2015 Foru Dekretua, martxoaren 24koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasun egoeran dauden pertsonak egoitza zerbitzuetan eta eguneko zentroetan sartzeko araubidea arautzen duena.
  • 15/2015 Foru Dekretua, ekainaren 2koa, Gipuzkoako Lurralde Historikoan mendekotasuna dutenentzako arreta zentroen erabiltzaileen ekarpen ekonomikoaren araubidea arautzekoa.
Lagungarria izan al duzu?

Mendekotasunaren laguntzak udaletako gizarte zerbitzuetan eskatuko dira eta, aurkeztutako dokumentazioa zuzena bada, eskaera Foru Aldundira pasako da. Bertan onartu edo baztertuko da eskaera egiten denetik hasita hiru hilabeteko epean gehienez. Onartzen bada, ondorio ekonomikoak izango ditu eskaera dataren hurrengo hilabeteko lehenengo egunetik hasita, hau da, atzerapenak jasoko dira prozedura luzatzen bada.

Lagungarria izan al duzu?

Gipuzkoako Foru Aldundiak erabiltzaileek egin beharreko gehieneko ekarpen ekonomikoa zehazten du finantzatzen dituen egoitza guztietan, baina zenbateko hori desberdina da plazaren arabera.

Egoitzako erabiltzaileak inoiz ez du ordaintzen zerbitzuaren kostu osoa. Foru Aldundiaren finantzazioa dago beti, baita gehieneko ekarpena egiten duten pertsonen kasuan ere. Gehieneko ekarpena, zerbitzuaren kostuaren %75ean ezartzen da.

Nola kalkulatzen da erabiltzaileak egoitza zerbitzuagatik ordaindu behar duen zenbatekoa?

  1. Erabiltzailearen ondareak, ohiko etxebizitza kontuan hartu gabe (ohiko etxebizitza: etxebizitza + garaje 1 + trasteleku 1), % 62an gainditzen badu EAEAPa (2018an 4.668,45 €), gehieneko ekarpena egiten hasi beharko du (gehieneko ekarpen hau desberdina da erabiltzailearen mendekotasun graduaren arabera).
  2. Erabiltzaileak aipatu ondarea agortzen duenean, urteko diru sarreren % 85 ordaindu beharko du (kontuan hartzen dira aparteko ordainsariak ere), baina beti bermatuko da bere erabilerarako gutxienez EAEAParen % 29a geratuko zaiola (2.183,63 € 2018ko urtean).

Adibide bat ikus dezakegu:

Juanak 700 euroko pentsioa du eta 16.000 euroko aurrezkiak. Mendekotasun handiko plaza bat behar du.

  1. Lehenengo ekarpena kalkulatzeko bere aurrezkiei 4.668,45 euro kenduko dizkiogu (16.000 € – 4.668,45 €); beraz, Juanak bere ondarekoak diren 11.331,55 euroekin gehieneko prezioa ordainduko du (68,53 euro eguneko), 165 egunetan zehar (11.331,55 € /68,53 € =165 egun).
  2. 166. egunetik aurrera, bere kuota aldatu egiten da: Kasu honetan, ordaindu beharreko zenbatekoa kalkulatzeko kontuan hartuko da urte osoko bere diru sarreren % 85a. 9.800 € dira urtean, eta kalkulatzen da ekarpena eguneko 22,82 euro izango dela (9.800 x 0,85 / 365 egun). Baina esan dugu, baita ere, erabiltzaileari berak erabiltzeko gutxieneko zenbateko bat bermatuko zaiola, hau da, EAEAParen % 29a (urtean 2.183,63 € ); beraz, kasu honetan kuota eguneko 20,87 eurora murriztuko da: (9.800 € - 2.183,63 €) / 365 egun = 20,87 €/eguneko.
Lagungarria izan al duzu?

(*) adineko pertsonei eta beste adinekoei zuzendutako zerbitzuak.

PROGRAMAK ETA ZERBITZUAK:

  • Mendekotasunaren balorazioa eta orientazioa (*)
  • Desgaitasunaren balorazioa eta orientazioa (*)
  • Etxean mantentzeko laguntzak
    1. Etxeko laguntza (*)
    2. Aldi baterako egonaldiak adinekoen egoitza zentroetan
    3. Laguntza teknikoak eta irisgarritasuna (*)
  • Tutoretza (*):
  • Adineko pertsonen familia-harrera
  • Zaintzaileentzako laguntza
    1. Sendian Arreta psikologikoa, elkarren arteko laguntza taldeak, formazioa, egonaldi laburrak egoitza zentroetan, egonaldi laburrak eguneko zentroetan
    2. Gipuzkoako Foru Aldundiarekin hitzarmena duten entitateek eskainitako programak.
      • Afagi (Alzheimer eta beste dementzia batzuk):
        • Laguntza psikologikoa eta psikosoziala familientzat.
        • Gaixoentzako eta hauen familientzako oporrak.

ZENTROAK:

  • Egoitzak: 64 zentro eta 4.500 plaza inguru Gipuzkoan zehar banatuta.
  • Eguneko zentroak: 64 zentro, 1.500 plaza ingururekin lanegunetarako eta 600 bat jaiegunetarako, Gipuzkoan zehar banatuta.
  • Egoitza unitate soziosanitarioak: 2 zentro eta 95 plaza Donostian eta Zumarragan

DIRU-LAGUNTZAK:

  • * Familia ingurunean zaintzeko prestazio ekonomikoa (*)
  • Laguntza pertsonalerako prestazio ekonomikoa (*)
  • Zerbitzuari lotutako prestazio ekonomikoa (*)
  • Pensiones del fondo de Bienestar Social (*)
  • Kotizatu Gabeko Pentsioak (*)
Lagungarria izan al duzu?

Bai, 2008ko abenduaren 23ko 87/2008 Foru Dekretuak, ezgaitasuna edo mendekotasuna duten pertsonentzako Etxean programako banakako laguntzak arautzen dituenak, etxe barruan oztopoak kentzeko aurreikusten duen laguntza.

Labur-labur, laguntza horren inguruko ohar batzuk:

  • Diru-laguntza edo laguntza ekonomiko bat da, mendekotasun edo desgaitasun egoeran dagoen pertsona erroldatua dagoen etxebizitzan irisgarritasun unibertsala lortzeko ematen dena, mugikortasun mugak konpentsatu edo bere arretan laguntzeko.
  • Aipatu Foru Dekretuko 3. eranskinean aurreikusten den ahalmen ekonomikoaren baremoa aplikatuko da. Baremo hori familia unitatearen diru-sarrerei aplikatuko zaie. Bestalde, diru-laguntza gehienez 3.000 eurokoa izango da kasu guztietan, eta jaso ahal izateko baldintza izango da aldez aurretik etxebizitzan egingo den orientazioan ezarritako eskakizunak betetzea.
Lagungarria izan al duzu?

Zure eskualdeko egoitzak ikus ditzakezu ondoren adierazten den helbidean: http://www.behagi.eus/es/recursos/ Zentroen direktoriora eramango zaitu “eskualdea” (zure eskualdea), “zentro mota” (egoitza zentroak) eta “Kolektiboa” (adineko pertsonak) klikatuz, zentroak non dauden ikusiko duzu mapan.

Zentro bakoitzaren markatzaileetan sartuz gero, izena ikus dezakezu, eta izenaren gainean klikatuz oinarrizko datuetara sartu zaitezke (helbidea, telefonoa, helbide elektronikoa, plaza kopurua…). Gainera, “mapa ikusi” hautatuz, zure eskualdeko egoitza ikusi dezakezu, kale mailarainoko ikuspegitik.

Lagungarria izan al duzu?

Haurrak eta nerabeak babesik gabe

Haur edo nerabe bati laguntzeko modu bat da, zure familian hartuta:

  • Heziketa, errespetua eta maitasuna ematea.
  • Zure familian integratzen laguntzea eta familia giroan bizitzeko aukera ematea.
  • Zaindu, maitatu eta bere jatorria errespetatzea.
  • Zergatik ez dagoen bere familiarekin azaltzea eta, egoera hori ulertzen laguntzeaz gain, harekin harremanetan jarraitzeko aukera ematea, adingabearen mesederako bada.

Harrera ez da adopzioa, ezta ere adopziora iristeko bidea. Helburua ez da adingabearen familia ordezkatzea, une oro errespetatu behar baita.

Familia mota desberdinak daude eta zuk aukera dezakezu zer motatakoa izan nahi duzun, baliabideen eta prestakuntzaren arabera.

Larrialdikoa (gehienez ere 6 hilabete)

Berehalako arreta behar duten haurrei zuzendutakoa; kasu horietan, familiekin bueltatzeko aukera aztertzen ari dira oraindik. Hori balioztatzen den bitartean, haurrak larrialdiko familiekin biziko dira, gehienez ere 6 hilabetez.

Aldi baterako (gehienez 2 urte)

Kasu horietan, haur eta nerabeen familiak, profesionalen laguntzarekin eta lan eginda, seme-alabak ondo zaintzeko gai izango dira. Beraz, aldi baterako harrera familiek laguntza emango die adingabeei familietatik kanpo egongo diren denboraldi horretan (gehienez 2 urte) eta, horrela, zaindu egingo dituzte eta jatorrizko familiekin bueltatzeko baliabideak emango dizkiete.

Iraunkorra (iraupen mugagabea)

Antzematen denean haurrak ezingo duela familiarekin bueltatu, denbora gehiagoz haurrekin egoteko prest dauden familiak bilatzen dira. 18 urteko iraupena izan dezake.

Espezializatua

Haur batzuek premia bereziak dituzte edo arreta handiagoa behar dute; horregatik, bereziki prestakuntza espezifikoa duten familiak behar dituzte.

Harrera Familiei buruz informazio gehiago
Lagungarria izan al duzu?

Edozein pertsona edo familia, abentura honetan sartzeko prest baldin badago.

Hori bai, beharrezkotzat jotzen da:

  • Familiako kide guztien adostasuna.
  • Etxeak haur edo nerabeentzako nahiko espazio edukitzea.
  • Haurraren jatorria errespetatzea eta bere ohiturak eta familia onartzea (gehienetan familiarekin harremanak ditu, bisiten bidez).
  • Haurraren bilakaera eta harrera momentu oro jarraituko duten profesionalen laguntza onartzea, sor daitezkeen arazoak gainditzeko laguntza emanez.
Harrera Familiei buruz informazio gehiago
Lagungarria izan al duzu?