Harrera programak

Gipuzkoako Egoitza Harrerako Sarea 2008ko uztailaren 8ko 131/2008 Dekretuak zehaztutako programaren inguruan egituratzen da, Gizarte babesik gabe dauden haurrentzako eta nerabeentzako egoitza harreraren baliabideak arautzen dituenak.

  • Larrialdiko harrera-programa
  • Oinarrizko programa orokorra
  • Jokabide-arazoak dituzten nerabeei arreta emateko programa espezializatua
  • Jokabide-arazo larriak dituzten nerabeei laguntza intentsiboa emateko programa espezializatua

Horrez gain, Sareak neurri judizialen bat betetzen ari diren adingabeei zuzendutako zentro espezializatu bat du, eta hainbat plaza desgaitasunean espezializatutako zenbait baliabidetan (Uliazpi, Aita Menni eta Aspace).

Zentroetan programa hauek garatzen dira, irizpide batzuen arabera, hala nola, hartatutakoen beharrak, adina, esku-hartzearen xedea, eta abar. Zentroetan ere hainbat programa osagarri garatzen dira, familian esku hartzeko programez eta programa psikoterapeutikoez gain:

  • Eskutik Programa. Egoitza harreran dauden haurrentzako laguntzako programa, Gurutze Gorriak kudeatuta, boluntarioen bitartez gauzatzen dena. Era askotako laguntza eman daiteke, jardueretara joateko laguntza, eskola-laguntza, etab..
  • Izeba Programa. Helburu nagusia da babesgabezia egoeran dauden haurrei eta nerabeei, hobeto gizarteratzen laguntzea, bere ingurunean erreferente izango diren familia sare bat (harrerako osaba-izebak) sortuz, egoitza harrerako zentroek egiten duten lanaren osagarri. Baketik Fundazioak kudeatzen du.
  • Cronos Programa. Babeseko zentroetan bizi diren 12tik gorako haur eta nerabeentzat gizarte-hezkuntzarako esku hartze programa bat da, egoitza harrerako zentroetan egiten den heziketako esku hartzearen osagarri dena. Besteak beste, ondorengo zerbitzuak eskaintzen ditu: alfabetatze ikastaroak, gaztelania indartzeko eta eskola-laguntzako ikastaroak, tailerrak, kirola, ingurunean egiten diren aisi hezitzaileko jarduerak, komunitateko baliabideen erabilera. Gurutze Gorriak kudeatzen du hitzarmen bidez.
  • Anothe Programa. Animaliez eta naturaz lagundutako terapiako esku hartze programa, arazo psikologikoak edo portaerakoak dituzten eta egoitza harreran dauden 12 urtetik gorako neska-mutilentzat.