Gizarte Politika

Harrera familiak behar dira

Gure inguruan haurtzaro arrunt batez gozatzen ari ez diren haur eta nerabeak daude. Uste baino gehiago dira, eta behar baino gehiago sufritu dute. Aldaketa handiak. Bakardadea. Beldurra. Ezjakintasuna. Hainbat arrazoirengatik euren familiekin bizi ezin diren haur eta nerabeak dira.

Hainbat Gipuzkoako Foru Aldundiak babestutako harrera zentroetan bizi dira. Arreta ezin hobea jasotzen dute beraietaz arduratzen diren profesionalengandik, baina ezin da etxeko berotasuna ordezkatu. 3, 8 edota 13 urte dituzunean, bizi beharko zinatekeen leku bakarra etxea izan beharko lukeelako. Familian. Gainerako haurren antzera.

Familia urrun duten haur eta nerabeek gabezia ugari dituzte, baina beharren artean bat nagusitzen da: maitasuna. Ez da nahikoa gauero konpainia egiten dieten peluxe edota panpinak besarkatzearekin. Hezur-haragizko besarkadak behar dituzte. Zure beharra daukate.

Gurekin harremanetan jartzeko:

Telefonoa: 943 11 25 22

E-posta:

Prozesuari buruzko galderak

Zein adingabe har daiteke harreran?

Profilak oso desberdinak dira, baina denok daude Gipuzkoako Foru Aldundiaren babespean. Izan daitezke:

  • Haurtxo, haur zein nerabeak.
  • Banakakoak edo apartatu gabe mantendu nahi diren anai-arrebak.
  • Bizi izan dituzten esperientzia txarrak direla eta, portaera arazoak izan ditzaketen adingabeak.

Zer da Harrera Familia izatea?

Haur edo nerabe bati laguntzeko modu bat da, zure familian hartuta:

  • Heziketa, errespetua eta maitasuna ematea.
  • Zure familian integratzen laguntzea eta familia giroan bizitzeko aukera ematea.
  • Zaindu, maitatu eta bere jatorria errespetatzea.
  • Zergatik ez dagoen bere familiarekin azaltzea eta, egoera hori ulertzen laguntzeaz gain, harekin harremanetan jarraitzeko aukera ematea, adingabearen mesederako bada.

Harrera ez da adopzioa, ezta ere adopziora iristeko bidea. Helburua ez da adingabearen familia ordezkatzea, une oro errespetatu behar baita.

Familia mota desberdinak daude eta zuk aukera dezakezu zer motatakoa izan nahi duzun, baliabideen eta prestakuntzaren arabera.

Larrialdikoa (gehienez ere 6 hilabete)

Berehalako arreta behar duten haurrei zuzendutakoa; kasu horietan, familiekin bueltatzeko aukera aztertzen ari dira oraindik. Hori balioztatzen den bitartean, haurrak larrialdiko familiekin biziko dira, gehienez ere 6 hilabetez.

Aldi baterako (gehienez 2 urte)

Kasu horietan, haur eta nerabeen familiak, profesionalen laguntzarekin eta lan eginda, seme-alabak ondo zaintzeko gai izango dira. Beraz, aldi baterako harrera familiek laguntza emango die adingabeei familietatik kanpo egongo diren denboraldi horretan (gehienez 2 urte) eta, horrela, zaindu egingo dituzte eta jatorrizko familiekin bueltatzeko baliabideak emango dizkiete.

Iraunkorra (iraupen mugagabea)

Antzematen denean haurrak ezingo duela familiarekin bueltatu, denbora gehiagoz haurrekin egoteko prest dauden familiak bilatzen dira. 18 urteko iraupena izan dezake.

Espezializatua

Haur batzuek premia bereziak dituzte edo arreta handiagoa behar dute; horregatik, bereziki prestakuntza espezifikoa duten familiak behar dituzte.

Nor izan daiteke Harrera Familia?

Edozein pertsona edo familia, abentura honetan sartzeko prest baldin badago.

Hori bai, beharrezkotzat jotzen da:

  • Familiako kide guztien adostasuna.
  • Etxeak haur edo nerabeentzako nahiko espazio edukitzea.
  • Haurraren jatorria errespetatzea eta bere ohiturak eta familia onartzea (gehienetan familiarekin harremanak ditu, bisiten bidez).
  • Haurraren bilakaera eta harrera momentu oro jarraituko duten profesionalen laguntza onartzea, sor daitezkeen arazoak gainditzeko laguntza emanez.

Eta jatorrizko familia?

Haur edo nerabea familiarekin ezin bizi izateak ez du esan nahi ez duela harremanik izan behar harekin. Horregatik, haur edo nerabearen mesederako baldin bada, familiaren bisitak onartuko dira. Horrela, familiarekiko lotura mantendu eta beraiekin bueltatzeko aukera erraztuko da, posible baldin bada behintzat.

Esan dezaket zer motatako haur edo nerabe etorriko litzatekeen bat nirekin? Hautatu dezaket?

Harrera familiak erabakitzen du azkenean haur zehatz bat hartzeko egin zaion proposamena onartzen duen.

Baina familia harreran parte hartzen duten profesionalek balioztatzen dute zein motatako haur edo nerabea dator bat zuen familiarekin, betiere kontuan hartuta zuekin izandako elkarrizketetan jasotako informazioa.

Laguntza izango dut?

BETI

  • Kasuaren arduradun bat izango duzu; aditu horrek gertutik jarraituko du zure harrera, eta prozesu horretan sor daitezkeen zalantzak argitzen eta konpontzen lagunduko dizu.
  • Profesional talde bat izango duzu laguntzeko, eta beraiek, kasuaren arduradunarekin batera, haurra edo nerabea eta zuek ondo egoteko behar dituzuen erabakiak hartuko dituzte. Gainera, harreraren une zehatzetan edo haur edo nerabearen behar jakin batzuei aurre egiten lagunduko dizuete.
  • Aldi berean,laguntza ekonomikoa jasoko duzu haurrak edo nerabeak izan ditzakeen gastu ohikoenak ordaintzeko, eta, halaber, laguntza bereziren bat ematea aztertuko da kasu zehatzetan.

Eta zerbait gaizki baldin badoa harreran?

Zuei laguntza emateko aukeratutako taldeak lan egingo du sor daitezkeen arazoak konpontzeko.

Baina zerbait gaizki doala ikusiz gero, lasaitasun osoz adierazi eta profesionalek behar diren erabakiak hartuko dituzte haurraren eta zuen familiaren ongizatea lortzeko.

Zer gertatzen da 18 urte egiten dituenean?

Nerabeak 18 urte egiten dituenean, nerabeak berak eta zuek erabakiko duzue zuekin bizitzen jarraituko duen, zuen etxetik irtetea nahiago duzuen edo jatorrizko familiarekin bueltatu nahi duen.

Profesionalek lagunduko dizuegu prozesuan, baina azken erabakia gaztearena eta zuena da.

Gazteek laguntza ekonomikoa eta jarraipena eskura ditzakete baldintza batzuk betez gero.

Nola izango litzateke prozesua?

Aurrera egin nahi baduzu, komenigarria da hainbat udalerritan egingo diren hitzaldi informatiboetara joatea. Harrera familia izatearen inguruko informazio gehiago jasoko duzu.

Nahiko informazio baldin baduzu eta harrera familia izan nahi baduzu, hauek dira eman beharreko urratsak:

  1. Prestakuntza.

    Lau ordu inguruko prestakuntza da, eta hilean behin, arratsaldean, ematen da Donostian.

    Joateko asmoa baldin baduzu, deitu mesedez 943457740 telefonora edo idatzi lauka@lauka.org helbidera, data egiaztatu ahal izateko eta aretoan tokia dagoen esateko.

  2. Eskaera ofiziala eta dokumentazioa aurkeztu behar dituzu.

    Prestakuntza egin ondoren, harrera familia izateko eskaera ofiziala aurkeztu dezakezu.

    Begirada bat eman nahi baduzu, hau da eskaera egiteko aurkeztu eta osatu behar dituzun agiriak ikusteko lotura.

    Harrera familia boluntarioei
  3. Elkarrizketa pertsonalak

    Eskaera aurkeztu ondoren, profesionalak zurekin harremanetan jarriko dira elkarrizketa pertsonal batzuk egiteko; horrela, zurekin eta zure familia osoarekin aztertuko da eskaera eta zure eta zure familiaren ezaugarriak ikusiko dira.

  4. Proba psikoteknikoak

    Elkarrizketa pertsonaletan eskatuko zaizue galdeketa psikotekniko batzuk betetzeko, zer motatako familia zareten ezagutzeko eta benetan gure adingabeetako bat hartzeko moduan zaudeten jakiteko.

  5. Elkarrizketak egingo dira etxean

    Gutxienez elkarrizketa bat egingo da zure etxean, haur edo nerabea biziko den lekua ezagutzeko eta egiaztatzeko etxe egokia dela gure adingabeetako bat bizi dadin.

  6. Prozesu horren barruan taldeak txosten bat egingo du, eta bertan balioztatuko du baldintza guztiak betetzen dituzuen harrera familia izateko eta, horrela ez bada, ea beste modu batean adingabeei laguntzeko behar diren familia moten artean sartzen zareten.

Nola lagundu dezaket beste modu batean?

Beharbada harrera familia izatea ez dator bat zurekin eta zure familiarekin, baina badaude beste aukera batzuk haur eta nerabeei lagundu ahal izateko. Laguntzeko beste aukera horien informazioa eskura dezakezu bide hauen bitartez:

Laguntza familiei buruzko Izeba Proiektua:Izeba Proiektuaren webgunea

Telefonoa: 943 25 10 05. E-posta:

Informazio eta dokumentazio gehiago

Informazio gehiago nahi izanez gero, Gipuzkoako Harrera Familien Elkarteak (Beroa) zuzeneko informazio gehiago emango dizu. Hauek dira harremanetarako datuak. Telefonoa 943 24 56 04; posta elektronikoa asociacionberoa@asberoa.com

Eta informazio gehiago nahi baduzu, hemen dituzu familia harrerari buruzko liburuxka eta artikulu batzuk:

Eta hori guztia azaltzen duten legeak:

Familia harreraren inguruko benetako esperientzia batzuk:

Beroa Elkartea

Beroa Elkartea es la asociación de familias acogedoras de Gipuzkoa.

Sus objetivos son:

  • Ayudar a las familias acogedoras y a las personas menores de edad acogidas en su proceso de acogimiento familiar.
  • Facilitar, mediante la oferta de servicios y actividades de interés el acogimiento familiar.
  • Organizar y colaborar en las Campañas de difusión y sensibilización con el objetivo de animar a otras familias para que se planteen el acogimiento familiar.

Para ello, ofrece:

  • Información, orientación y asesoramiento en los diferentes momentos del acogimiento, desde nuestra experiencia como familias acogedoras.
  • Charlas informativas y formativas mediante la celebración de la Jornada de Convivencia y el Encuentro de Familias Acogedoras de Gipuzkoa.
  • Programa respiros y colonias de verano: actividades de ocio y tiempo libre, y fines de semana dirigidas a las personas menores de edad así como a sus familias acogedoras.
  • La gestión de Etxegorria, espacio en el que se realizan las visitas supervisadas entre los niños, niñas y adolescentes y su familia de origen.