Gizarte Politika

Zentroak

Herritarron eskura dauden zentro nagusiak azaltzen dira ondoren.

Adineko pertsonak

Egoitza unitate soziosanitarioak

Egoitza Unitate soziosanitario bat berariazko ekipamendu bat da, zentro gerontologiko batek baino baliabide material eta giza baliabide handiagoak dituena (medikuak, erizainak eta zaintzaileak). Ekipamendu ireki bat da, non gizarte beharrak nahiz osasun beharrak dituzten pertsonak beste batzuekin bizi diren eta jarduerak partekatzen dituzten. Antolamendua eta bizitzeko era zentro gerontologiko batekoaren antzekoa da.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Adinekoen eguneko zentroak

Arreta zentroak dira, eguneroko bizitzako jarduerak egiteko laguntza behar duten adineko pertsonentzat. Batez ere, familiarekin bizi diren adineko pertsonentzat dira.

Behar dituzten zainketak modu pertsonalizatu batean eskaintzen dira, helburutzat hartuta gaitasun fisiko, psikologiko eta sozialak mantentzea eta indartzea, baita ere garraio, higiene, jangela eta osasunaren jarraipeneko zerbitzuak ematea.

Garraio zerbitzua ere eskaintzen da.

Zentro batzuetan, asteburu eta jaiegunetan ere eskaintzen da zerbitzua.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Adineko pertsonentzako egoitzak

Egoitzak zentro batzuk dira, non ostatua, mantenimendua eta arreta pertsonalizatua eskaintzen zaizkien mendekotasuna duten adineko pertsonei.

Besteak beste, zerbitzu hauek eskaintzen dituzte:

  • Ostatua.
  • Zainketa pertsonaletako arreta.
  • Arreta medikoa eta erizaintzakoa.
  • Arreta psikosoziala.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Desgaitasuna duten pertsonak

Osasun mentaleko eguneko zentroak

Eguneko arretako zentroak dira, gaixotasun mental kronikoa duten pertsonei berariazko laguntza zerbitzuak eskaintzen dizkietenak, gaitasun eta trebetasun pertsonalak hobetzeko: trebetasun instrumentaletako trebakuntza, osasunerako heziketa, eta komunitate euskarria, errehabilitazioari eta gizarteratzeari laguntzeko.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Osasun mentaleko egoitzak

Zerbitzu honek ostatua eta laguntza eskaintzen dizkie gaixotasun mentala duten pertsonei, trebetasun pertsonalak eta erlazionalak hobetu ditzaten, laguntzearren garapen pertsonalean eta bizi diren inguruneko integrazioan eta partaidetzan.

Intentsitate desberdinetako laguntza zerbitzuak eskaintzen dituzte (baxua, ertaina eta altua), kontuan hartuta pertsonek dituzten beharrizan desberdinak, eta prozesuan aurkitzen diren une desberdinak.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Desgaitasuna duten pertsonen eguneko zentroak

Zerbitzu honek arreta indibidualizatu eta integral bat eskaintzen die, egunez, mendekotasun egoeran dauden eta desgaitasuna duten pertsonei, helburu hauek dituela: haien autonomia hobetzea edo mantentzea, haien muga funtzionalak konpentsatzea, eta eguneroko bizitzako jardueretan laguntzea, gizarteratzen eta bizi kalitatea hobetzen lagunduz.

Zerbitzua era desberdindu batean antolatzen da, zer-nolako desgaitasuna duten, eta zenbaterainoko laguntza behar duten, horren arabera.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Desgaitasuna duten pertsonen egoitzak

Etxebizitza edo egoitza zentroko zerbitzu bat da, ostatua, laguntza eta eguneroko bizitzako jardueren gainbegiratzea eskaintzen dizkiena ezgaitasuna duten pertsonei, beren autonomia eta garapen pertsonala sustatzeko, gizarteratzen eta bizi kalitatea hobetzen lagunduz.

Zerbitzua era desberdindu batean antolatzen da, zer-nolako desgaitasuna duten, eta zenbaterainoko laguntza behar duten, horren arabera.

Konsultatu tramitea egoitza elektronikoan

Gizarte bazterketan dauden pertsonak

Zentro okupazionalak

Zerbitzu honek laguntzen du desgaitasun edo gaixotasun mentalen bat duten pertsonek aktiboki parte har dezaten, ekoizpen jardueraren inguruan mugitzen diren garapen pertsonaleko programen bidez, enplegua lortzen laguntzearren, ahal denean.

Helburutzat dauka erabiltzaileen gizarte eta lan garapenari laguntzea, haien autonomia pertsonala eta autodeterminazioa sustatuz, eta haien gizarte aitorpen eta balorazio handiago baten alde eginez.

Gizarteratu beharrei erantzuteko gaueko abegi-zentroa

Zerbitzu honen hartzaile dira gizarte bazterketako egoeran dauden pertsonak, gaua emateko eta oinarrizko beharrak betetzeko leku bat behar dutenak, baina, beren behar edo inguruabar bereziak direla medio, oinarrizko arretako gaueko abegi zerbitzuetan arreta jasotzerik ez dutenak.

Gizarteratzeko eguneko laguntza-zentroak

Zerbitzu honek gizarte bazterketako egoeran dauden eta Lurralde Historikoan finkatuta dauden pertsonei baliabide hauek eskeintzen dizkie: leku bat eguna pasatzeko, eta zerbitzu bat, beren gizarte txertaketara bideratua, balioaniztuna, arreta ematen diena, denboran luzatuta, ahaleginak eginez beren ohiko ingurunetik bereizi ez daitezen, eta banakako laguntza eskainiz gizartean txertatze horretako ibilbidean, eta, ikuspuntu integral batetik bateratuz hainbat esku-hartze: okupazionalak, hezkuntzakoak, terapeutikoak eta gizarteratzekoak nahiz laneratzekoak.

Gizarteratzeko egoitza zentroak

Elkarbizitzako zentroak dira, ostatu zerbitzua emateko –intentsitate erdiko edo altuko laguntzekin– pertsona, gizarte eta harreman narriadura larriak dituzten pertsonei, gizarteratzera bideratutako esku-hartzeak egin diezazkieten.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku dauden gizarteratzeko zerbitzu eta programen sarea egoitza zentroek osatzen dute, baldintza batzuk betetzearen mende: gizarte eta hezkuntzako programa bat, kasuaren balorazio profesionala, eta Arretarako Banakako Plana. Zentro horiek ez dira jotzen bertan hartutako pertsonen egoitzatzat edo ohiko etxebizitzatzat.

Haurrak eta nerabeak babesik gabe

Egoitza sarea

Plaza eta zentroen guztizko kopurua beheko taulan jasotakoa da, baina ez da bere kokapena zehazten hartatutakoen intimitatea gordetzeagatik.

Zentroen funtzionamendua, hau da, bere irizpide funtzional, material, pertsonal eta abarrekoa, 2008ko uztailaren 8ko 131/2008 Dekretuak, gizarte babesik gabe dauden haurrentzako eta nerabeentzako egoitza harreraren baliabideak arautzen dituenak, zehazten ditu.

  Zentroak Plazak
Larrialdietako Programa 1 16
Oinarrizko Programa 22 217
Jokabide-Programa 3 32
Programa intentsiboa 3 30
Beste batzuk 1 6
Guztira 30 301

Indarkeria matxistaren biktimak

Autonomia-pisuak

Ostatu ematen diete pertsona biktimei eta elkarbizitza unitateei, babes zentro batetik igaro ondoren egonaldi laburreko egonaldi bat behar dutenei, ez dutelako berehalako etxerik, indarkeria matxistaren egoera batetik suspertu eta hura gainditu ahal izateko, non eta intentsitate handiko babes neurriak behar ez dituzten.

Egonaldi ertaineko harrera zentroa (Bidean)

Egonaldi ertaineko edo luzeko harrera zentroak dira, helburutzat dutenak babeseko eta aldi baterako egonaldiko eskaerei erantzutea; alegia, indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta haien kargu dauden pertsonak izanik, esku-hartze espezializatu integral bat behar dutenek egindakoei.

Berehalako harrerako edo egonaldi laburreko zentroa (Urrats

Berehalako harrerako edo egonaldi laburreko zerbitzua da, eguneko 24 orduetan jasotzeko modukoa, urteko egun guztietan, berehalakotasunez hartzen dituena indarkeria matxistaren biktima diren emakumeak eta haien kargu dauden pertsonak. Bertan egingo da kasuaren balorazioa, eta proposatuko da baliabiderik egokienera bideratzea.