Irailaren 20an itxi zen 2017ko Anton Abbadia sarirako hautagaiak aurkezteko epea

Aurtengoa 18. edizioa izango da eta abenduan banatuko dute saria

-ren irudia
 Irailaren 20an itxi zen 2017ko Anton Abbadia sarirako hautagaiak aurkezteko epea

 

Euskararen normalizazioaren aldeko lanetan nabarmendutako pertsona edo elkarteen jarduna saritzeko Anton Abbadia saria banatuko du aurten ere Gipuzkoako Foru Aldundiak. Hautagaiak aurkezteko azken eguna irailaren 20an izan zen eta, horrenbestez, oraindik egun batzuk geratzen dira sarigaiak aurkezteko. Hala, sarigairen bat proposatu nahi izatekotan, erantsita dagen  "Anton Abbadia saria 2017. Sarigaiak aurkezteko orria" dokumentua bete eta euskara@gipuzkoa.eus helbidera bidali behar da.

1996an hasi zen saria banatzen Aldundia eta ordutik hona 17 edizio izan dira. Saritu guztiak euskararen erabilera arnasberritzeko eta gizarteratzeko lan eskerga egindakoak izan dira eta esparru ezberdinetatik landu izan dute gaia: ahozkotasunetik, literaturatik, ikus-entzunezko ekoizpenetatik... Sarituen profil anitz hori da, gainera, Anton Abbadia sariarekin aitortu nahi dena, euskararen normalizazioan alor guztiak direlako bateragarriak. Azken hiru saridunak Moriarti Produkzioak ekoiztetxea, Kike Amonarriz komunikatzailea eta Ixa taldea izan dira.

Abenduaren 1ean banatuko da saria eta epaimahaia euskararen alorrean prestigio handia duten lau adituk osatuko dute: Maite Artolak, Jone Miren Hernandezek, Arantxa Urretabizkaiak eta Iban Arantzabalek. Halaber, 2016ko Anton Abbadia sariaren ordezkaria Aitor Arregi izango da, Moriarti Produkzioak ekoiztetxearen izenean.