Atzealdea

Argitaratu dira euskara sustatzeko 2018ko diru laguntzen oinarri arautzaileak

Argitaratu dira euskara sustatzeko 2018ko diru laguntzen oinarri arautzaileak

2.880.998 euro bideratuko ditu Aldundiak diru laguntzetara, bederatzi lerrotan banatuta. Eskaerak aurkezteko epea otsailaren 2tik 23ra izango da.

-ren irudia Argitaratu dira euskara sustatzeko 2018ko diru laguntzen oinarri arautzaileak

Argitaratu dira 2018ko Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiko diru laguntzen oinarri arautzaileak. Diru laguntzen aurrekontua handitu eta aurten 2.880.998 euro bideratuko dira euskara sustatzeko diru laguntzetara. Hala, eskaerak aurkezteko epea otsailaren 2tik 23ra izango da, eta bederatzi lerrotan banatuko dira diru laguntzak:

1. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak.
2. Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egitea.
3. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko tokiko planak.
4. Itzulpen praktikak egiteko bekak.
5. Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak.
6. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak.
7. Gipuzkoan euskaraz emititzen duten irratiak.
8. Euskarazko aldizkako argitalpenak.
9. Euskarazko toki hedabideen esparruko lankidetza proiektuak

Bederatzi lerro horiek iazko berak diren arren, zenbait berrikuntza aurreikusi dira. Batetik, euskal hiztunak aktibatzeko programei lotutako jarduerak laguntzeari garrantzi berezia emango zaio eta, hortaz, erakunde publiko eta elkarteek kontuan izan beharko dute aldaketa hori egokitzapenak egin ahal izateko. Bestetik, lantokietan lanbide prestakuntzako jarduerak euskaraz bideratzeko laguntzetan, lana eta ikasketak uztartuz modalitate dualean enpresan egindako prestakuntza aldiak ere kontuan hartuko dira.