Diru laguntzak euskararen erabilera soziala sustatzeko

Gipuzkoako Foru Aldundiak 2.580.570 euro xedatu ditu orotara 2017an euskararen erabilera soziala hedatzeko proiektu eta egitasmoen alde.

-ren irudia
 Diru laguntzak euskararen erabilera soziala sustatzeko

Hizkuntza Berdintasuneko Zuzendaritza Nagusiak 2017an esparru hauetan eman ditu diru laguntzak:

  1. Euskara sustatzeko proiektu eta jarduerak
  2. Lantokietan prestakuntza aldiak euskaraz egitea
  3. Euskararen erabilera soziala normalizatzeko udal planak
  4. Itzulpen praktikak egiteko bekak
  5. Gipuzkoan euskaraz emititzen duten toki telebistak
  6. Informazio eta komunikazio teknologiak erabiliaz, edukiak euskaraz hedatzeko proiektuak
  7. Gipuzkoan euskaraz emititzen duten irratiak
  8. Euskarazko aldizkako argitalpenak
  9. Euskarazko toki hedabideen esparruan eskualdeko lankidetzarako proiektuak

Deialdia eta oinarri arautzaileak 2017ko martxoaren 7ko Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratu dira.

Eskaerak aurkezteko epea zabalik dago 2017ko martxoaren 30 arte.

Europar Batasunaren arauekiko egokitzapena

Deialdi honetan biltzen diren diru laguntza hauen araubidea guztiz egokituta dago Europar Batasunak estatu laguntzen esparruan emanak dituen arauetara.

Alde batetik, kasu batzuetan, ez dira estatu laguntzak, onuradunak ez direnez jarduera ekonomikoak gauzatzen dituzten enpresak (1 eta 4).

Beste kasu batzuetan, Europako Batzordeak 2014ko ekainaren 17an emandako 651/2014 EB Araudiari loturik daude (1, 2, 5, 6 eta 7), beraren bitartez aitortzen baita laguntza jakin batzuk bateragarriak direla barne merkatuarekin.

Azkenik, toki hedabideei dagozkien laguntzak (8 eta 9) Europako Batzordearen irizpena jasoa dute, 2016ko abuztuaren 4an emandako SA.44942 (2016/N) erabakiaren bitartez, ebatzi baitzuen laguntza hauek ez dutela estatu laguntzaren izaerarik, ez baitiote Europar Batasunaren barneko merkataritzari eragiten, merkatu lokal batera xedatzen diren produktuak direnez.