Atzealdea

Udaltop 2017 bidean da, hizkuntza ohiturak eta gizarte aktibazioa lantzeko asmoz

Udaltop 2017 bidean da, hizkuntza ohiturak eta gizarte aktibazioa lantzeko asmoz

Udaletako euskara teknikariek elkarrekin topo egin dugun jardunaldia da Udaltop, 2009az geroztik, zortzi urtez jada. Egunerokoan langai ditugunei bidea aurkitzeko topaketa, batzuetan oztopoak izan dira gaiak eta beste batzuetan, berriz, topa egiteko modukoak, gaiak horiek ere.

-ren irudia Udaltop 2017 bidean da, hizkuntza ohiturak eta gizarte aktibazioa lantzeko asmoz

Aurten, maiatzaren 11n eta 12an elkartuko gara, ohi bezala, Lasarte-Oriako Manuel Lekuona Kultura Etxean. Udaltopek hizkuntza-ohiturak izango ditu langai. Gaia aukeratzeko hari mutur nagusia han eta hemen egin diren, egiten ari diren eta egin nahi diren esperientzia berriak izan dira.

Zer dira ohiturak? Eta hizkuntza-ohiturak? Nola sortzen dira? Nola alda daitezke? Hizkuntza-portaerak aldatzeko ekimenek lagunduko al lukete/ligukete euskararen erabilera areagotzen? Ba al da esperientzia antolaturik helburu hori xede izan duenik? Eta emaitzarik? Eta proposamenik?

Galdera horiek eta antzeko beste hainbat jorratu nahi ditugu topaketetan. Gorde agendan egunak: 2017ko maiatzaren 11 eta 12a.

Topaketen antolatzaile gara Eusko Jaurlaritza, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Lasarte-Oriako Udala.