Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Euskararen Adierazle Sistema

Euskararen Adierazle Sistema

Euskararen Adierazle Sistemaren (EAS) helburu nagusia euskararen osasunaz informazioa era planifikatuan eta sistematikoan ematea da. Horretarako, euskararen inguruko datu nabarmenenak eta euskararen garapena zehaztasunez azalduko duten 33 adierazle nagusi bildu dira.Adierazle sistema horretan alor ezberdinak hartzen dira kontuan.

- Euskararen estatus juridikoa
- Gaitasuna, erabilera eta jarrera
- Familia, hezkuntza eta helduen euskalduntzea
- Adierazleak arloka
- Soziodemografia

Datuok lau hizkuntzatan daude kontsultagarri: euskaraz, gaztelaniaz, frantsesez eta ingelesez. EASek euskararen lurralde osoa hartzen du eta Euskal Herri osoko erakunde publikoek daramate proiektua aurrera (Eusko Jaurlaritza, Nafarroako Gobernuaren Euskarabidea, Euskararen Erakunde Publikoa, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundiak) eta FEDER Funtsaren (Erregio Grapenerako Europar Fondoa) bidez kofinantzatuta dago. Soziolinguistika Klusterrak aholkularitza teknikoaren ardura betetzen du, Eusko Jaurlaritzarekin duen hitzarmenaren bidez.

http://www.soziolinguistika.eus/files/poctefa.jpg