Hizkuntza Berdintasuna

Udal<>ekin

Proiektuak

Gipuzkoako Foru Gobernuaren asmoa da, 2012-2015 agintaldian, euskararen normalizazioaren aldeko lana eraginkortzea eta bide horretan udalak nahitaezko aliatutzat ditu. Konplizitatea eta lankidetza bultzatu nahirik, ezaugarri eta behar berdintsuak dituzten udalen arteko elkarlana sustatzen dihardu, Udalekin egitasmoaren bidetik.

Proiektu Elkartuena elkarlanerako proposamen bat da, udal ordezkariei eta euskara teknikariei aurkeztu zitzaien, legegintzaldirako Foru Gobernuaren asmoak aurkezteko berariaz antolatutako bilkuretan. Proposamen horretan, funtsezkoa izan da arduradun politikoen babesa eta inplikazioa lortzea; euskara teknikaria-zinegotzia binomioak garrantzia berezia hartu du, beraz.

Lankidetza eredua 2012ko urtarrilean abiatu genuen, hiru tipologiako (biztanle kopuruaren eta euskaldunen ehunekoaren arabera) proiektu elkartuen dinamika abian jarriz. Ondorioz, ezaugarri eta behar berdintsuak dituzten udalok proiektu elkartuen bidez irtenbideak elkarrekin diseinatzeari ekin diogu. 

Baldintzak

Proiektu elkartu honen helburua izan da administrazio kontratuetan jarri beharreko hizkuntza baldintzak bateratu eta estandarizatzea. Indarrean dagoen legediari jarraituz adostu dira hizkuntza baldintzen prozedura, klausulak eta jarraipenerako fitxen estandarizazioa.

Hizkuntza baldintzek obra kontratuei, herri-lanen emakidei, zerbitzu kontratuei, zerbitzu publikoak kudeatzeko kontratuei eta hornidura kontratuei eragingo diete.

Txostenean jaso dugu estandarizatutako materiala:

  • alkatearen jarraibide eredua
  • prozedurari dagokion fluxu-diagrama h
  • izkuntza baldintzak
  • jarraipenerako fitxak
  • kontratatutako zerbitzuetako langileen hizkuntza gaitasuna

Hizbegia

Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Zuzendaritza Nagusiak HizBeGia 07 izeneko ikerketa burutu zuen 2007an, Siadeco ikerketa, plangintza eta aholkularitza enpresak koordinatutako Teknikari programaren barruan. Gipuzkoarren hizkuntza pertzepzioen inguruko inkesta kuantitatiboa izan zen.

Ikerlanaren xedea izan zen hizkuntzen arteko bizikidetasuna nolakoa den ezagutzea, eta bizikidetasun horren gainean gipuzkoarrek duten iritzia jakitea. Ikerketaren oinarria izan zen 15 urtez gorako 1200 gipuzkoarri telefono bidez egindako inkesta. Jasotako datuek hizkuntzen hainbat alderditan iritzi-joera garbiak erakusten dituztelarik, joera esanguratsuenak azaltzeko interpretazio txosten bat mamitu zuen, 2009an, Euskara Zuzendaritza Nagusiak, Udal<>ekin egitasmoaren barruan.

Datuen irakurketa egiteko lan batzordean laguntzaile izan ziren Gipuzkoako udaletako euskara teknikari batzuk, zenbait aditurekin batera. 2007ko inkestaren datuak euskararen erabilera sozialaren ikuspegitik interpretatzeko saio bat egin nahi izan genuen, gipuzkoarren artean ageri diren ikuspegi esanguratsuenak ulertu nahirik, eta etorkizunerako ondorio eta proposamen batzuk eginez.

Bat soziolinguistika aldizkariak 74. alean argitaratu zuen HizBeGia 07ren interpretazio txostena.