Kanpo
Harremanak

Gipuzkoa Europar Batasunean

Gipuzkoako Foru Aldundia erabat bat dator Europar Batasunaren proiektua sortzeko inspirazio gisa erabili ziren baloreekin. Hori dela eta, gure arreta Europan jarri dugu, Gipuzkoa bertan posizionatu dadin eta lurraldeari balioa ematen dioten europar proiektuetan parte har dezan.

Europak garrantzia handia du Gipuzkoarentzat, eta gure ustez, Gipuzkoak ere garrantzia eduki behar du Europarentzat.

Europako Proiektuen Bulegoa

Gipuzkoako Foru Aldundiaren tresna da lurraldeak EBko gaietan duen partaidetza sustatu eta dinamizatzeko (programetan, sareetan…), Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendaritza Nagusiei eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalei informazioa eta aholkularitza eskainiz.

EBko Programak / Deialdiak

Europako Proiektuen Bulegoa da Gipuzkoako Foru Aldundiaren tresna lurraldeak EBko gaietan duen partaidetza sustatu eta dinamizatzeko (programetan, sareetan…), Gipuzkoako Foru Aldundiko Zuzendaritza Nagusiei eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Udalei informazioa eta aholkularitza eskainiz.

Sareak

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Gipuzkoako bestelako eragileek sareetan parte hartzea ezinbestekoa da Europan posizionatzea lortzeko, eta kontaktuak, jardunbide egokiak eta ezagutza eskuratu eta trukatzeko. Laburbilduz, politika publikoak diseinatzen dituzten eta guregan zuzeneko eragina duten erabakiak hartzen dituzten instantzietan parte hartzea.

Atlantic Arc Cities

Hiri atlantikoen berezko nortasunean oinarritutako lurralde lankidetza sarea da, eta bere xedea da Europa osoan garapen solidario, orekatu eta lehiakorra bermatzea. Hori da Atlantic Arc Cities sarea, eta bertako hiriek konpromisoa irmoa dute tokiko autonomia eta subsidiariotasun printzipioak babesteko. Halaber, maila anitzeko gobernantzari ere babesa ematen diote, hain zuzen ere hirien benetako erantzukizunei eta kohesio politika gero eta osoagoa eta hiritarragoa lortzeko borondateari erantzuteko.

Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat bertan parte hartzeko interes nagusia da sare horren xedeetako batzuk hauek direla: Europako itsasertz atlantikoaren itsas izpiritua sustatzea; Europako hiri eredu atlantikoa sustatzea eta hiri garapen iraunkorrerako Donostiako Gutuneko baldintzak zehaztea; erkidegoko espazioa modu orekatu eta polizentrikoan egitea; jarduna nazioartera zabaltzea eta hirien arteko lankidetza sustatzea. 2015-2019 Kudeaketa Plan Estrategikoarekin bat datoz printzipio horiek guztiak, baita Gipuzkoako Foru Aldundiko Nazioarteko Proiekzio Planarekin ere.

Bisitatu webgunea

Elkarrekin

Udalerrien eta irabazte asmorik gabeko elkarteen arteko senidetze programa da, Europar Batasuneko hirien arteko senidetze politikaren ildoan. Horretarako, laguntza finantzarioa eta teknikoa ematen zaie udalerriei eta irabazte asmorik gabeko elkarteei.

Programaren helburua da ikuspegi global baten testuinguruan, udalerrien arteko lankidetza bideak ezartzea, komunikaziorako bide egonkorrak sortzea, etorkizunean lankidetza hobea eta esperientzien etengabeko elkartrukea sortzeko.

2017rako zuzkidura ekonomikoa: 30.000€

Informazio gehiago: