Kanpo
Harremanak

Mugaz gaindiko lankidetza

Europako mugaz gaindiko eskualdeei, horien artean Gipuzkoari, dagokie historikoki mugek sorrarazi dituzten oztopo artifizialek banatutako lurraldeak berrosatu eta bideratzea. Gipuzkoako Foru Aldundian hori da gure helburua: mugaz gaindiko espazioaren eskema zaharrak hautsi eta bertako eragileek —administrazioek, enpresek, herritarrek— baterako jardueraren onurak jasotzea.

Euskal Eurohiria

Baiona-Donostia Euskal Eurohiriaren mugaz gaindiko lankidetza proiektua 1993. urtean sortu zen, orduko Baiona-Angelu-Biarritz barrutiaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren artean protokolo bat sinatu zenean. Harrez geroztik, Baiona eta Donostia arteko hiri continuuma osatzen duten gainerako kideak atxikitzen joan dira proiektura.

Helburua

Baiona eta Donostia arteko 50 kilometrotan zehar zabaltzen den hiri errealitatea egituratzea, egungo administrazio egitura ezberdinen justaposizioa izan ordez, 600.000 biztanleko europar metropoli berri bihur dadin, non hiri zerbitzuak eta gobernu tresnak baterako moduan ulertu eta kudeatzen diren.

Kideak

Jarduerak

  • REDVERT proiektua
  • Mugikortasuna
  • Eskola-trukeak
  • eKop saria
  • Proiektu babestuak
  • Jarduera plan estrategikoa

Mugaz Gaindiko III. Lankidetza Hitzarmena Gipuzkoako foru Aldundiaren eta Pirinio Atlantikoen Departamenduaren artean (2016-2020)

Hirugarren Hitzarmen horren xedea da Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Pirinio Atlantikoen Departamenduaren arteko lankidetza aplikatzea, baterako intereseko jarduerak garatzeko.

Hitzarmen horren lehentasunezko xedeetako bat da lankidetza jarduerak bultzatu eta bideratzea, betiere erakunde bakoitzak zehaztutako ibilbide orrien arabera.

Lan esparruak:

  • Gizarte politikak
  • Kultura, gazteria eta kirola
  • Lurralde garapena eta garapen iraunkorra
  • Berdintasun politikak
  • Administrazio publikoaren modernizazioa
  • Eta bi erakundeen eskumen den beste edozein jarduera esparru.

Aldebiko lankidetza hau 2005ean jarri zen abian, eta jardunbide egokien trukea, jardunaldi teknikoak zein erakunde topaketak antolatzea du helburu, baita lurraldeko bestelako eragileak mobilizatu eta interes komuneko jarduera zein proiektuak egikaritzea, besteak beste, hauek:

  • Mugaz gaindiko udalekuak.
  • Mugaz gaindiko Itsasertzeko Bidea/Talaia balioestea.
  • Kirol esparruko lankidetza Nafarroarekin eta Aragoirekin batera.
  • Babesgabetasun egoeran dauden adingabeen jarraipena egiteko protokoloa.
  • Gizarte politikako esparru ezberdinetako jardunbide egokien trukea.
  • Kultura eragileen sarea eratzea.

Pirinioetako Lan Erkidegoa (POCTEFA):

  • ALERT Proiektua, Gipuzkoako, CD64ko, Nafarroako eta Aragoiko suhiltzaile zerbitzuen arteko lankidetzarako.
  • Kirol esparruko garapen lankidetzarako eta lankidetza arrunterako hitzarmena, hain zuzen ere Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Pirinio Atlantikoen Departamenduaren, Nafarroako Foru Gobernuaren eta Aragoiko Autonomia Erkidegoko Gobernuaren artean.
  • EDERBIDEA proiektua, Gipuzkoan, Nafarroan eta Pirinio Atlantikoetan bizikleta bidezko mugikortasuna sustatzeko.
  • LOREA proiektua, itsasertzeko arriskuen prebentzio eta kudeaketarako.
  • • GURATRANS proiektua, mugaz gaindiko ibaien baterako kudeaketarako.

Dokumentuak

Pirinioen Konferentzia Atlantikoa (CAT)

2007an sortu zen Pirinioen Konferentzia Atlantikoa, eta hitzarmen foroa da.

Helburua

Erakunde publiko ezberdinen arteko lankidetza sustatzea, mugaren inguruan herritarrek dituzten eguneroko arazoak konpontzen laguntzeko.

Kideak

  • Euskal Autonomia Erkidegoa
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Pirinio Atlantikoen Departamendua
  • Euskal Hirigune Elkargoa
  • Akitania Berria Eskualdea
  • Nafarroako Foru Erkidegoa

Kide gonbidatua, boto eskubiderik gabekoa:

  • Frantziako estatua, Pirinio Atlantikoetako prefetak ordezkatuta.

Gobernantza

  • Zuzendaritza batzordea: konferentziako kideen ordezkari ofizialek osatuta dago. Norabide estrategikoa, lan programa eta erabakiak hartzeko prozesua zehazten ditu.
  • Batzorde teknikoa: Zuzendaritza Batzordearen mende dago zuzenean, Konferentziako kideek izendatutako profesionalak biltzen ditu. Lantaldeak koordinatu eta babesten ditu, eta horiek behar bezala funtzionatzen dutela bermatzen du.

Mugaz gaindiko ekimenak

Gaur egun 4 lantalde ireki daude: gazteriari, hizkuntzei, gizarte ekintzari eta enpleguari buruzkoak.

Halaber, urte hauetan zehar, bestelako gaiak ere jorratu dira; esaterako, Txingudiko badiako lokatzak, ospitale esparruko lankidetza, autismoa, droga menpekotasunaren aurkako prebentzioa eta borroka, bainatzeko uren kalitatea eta abar.