ORAIN KANPO HARREMANAK

Gipuzkoa mundura konektatuta egotea nahi dugu, eta lurralde aktibo zein konprometitua izatea bere kanpo harremanetan. Horretarako, Kanpo Harremanetako Zuzendaritza Nagusiaren asmoa da Gipuzkoa eta bere potentzialtasunak kanporantz proiektatzea, lurraldearen lehentasunak garatzeko orduan eragin positibo eta iraunkorra sortuz.

Gipuzkoa erreferentziako lurralde bihurtzeko, ezinbestekoa da zubiak eraikitzea eta zuzeneko lankidetza konprometitua bultzatzea beste eskualdeetako erakunde eta organismoekin, era horretan, bere gizarte, ekonomia eta kultura esparruetan Gipuzkoa indartu eta bultatzeko.

Espazio honen bidez azken albisteak, proiektuak, programak eta ekimenak ezagutu ahal izango dituzu, nazioarteko esparruan Gipuzkoa aktiboagoa, lehiakorragoa eta konektatuagoa lortzeko.

Programas aipagarriak

  • ELKARREKIN

    Elkarrekin programaren xedea da Gipuzkoako udalerrien eta irabazte asmorik gabeko elkarteen arteko senidetzea sustatzea, ikuspegi globala oinarritzat hartuta, eta komunikazio kanal egonkorrak ezartzea.

Zuzendaritzako aktualitatea

+