Zerga kudeaketa eta aholkularitzako profesionalak

 

Zerga kudeaketan eta aholkularitzan profesional moduan jarduten duten pertsonek izaera horrekin hartu beharko dute alta zerga ordezkarien erroldan. Zerga-kudeaketako profesionalek, ahal den guztietan, modu telematikoan aurkeztu beharko dituzte zerga-eredu guztiak.

Ordezkari profesional moduan alta emateko beharkizunak

  1. Sinadura elektronikoz hornitutako ziurtagiria izatea profesionalaren izenean
  2. Entitateen kasuan, legezko ordezkaritza (001-L eredu) bat izatea erregistratuta.
  3. JEZaren epigrafeetako batean (PDF) alta emanda egotea. Gipuzkoatik kanpoko profesionalek aplikazioaren bitartez igorri behar dute JEZean alta hartu izanaren ziurtagiria.
  4. Lana erantzukizunez betetzeko konpromiso idatzia (PDF) Gipuzkoatarian sinatu. Bai profesionalak bai bere langile edo laguntzaileek sinatu behar dute konpromiso idatzia.

Alta emateko prozedura guztiz telematikoa da. Profesionalak beharkizunak betetzen dituenean, alta automatikoa da.

Zerga kudeaketako profesionalentzako aukerak

  • Profesionalaren enplegatu edo laguntzaileak izendatzea (PDF). Pertsona horiek profesionalak dituen bezeroen izenean jardun dezakete. Alta guztiz telematikoa da. Enplegatuek edo laguntzaileek sinadura elektronikoz hornitutako ziurtagiria eduki behar dute.
     
  • Profesionalentzako berariazko ordezkaritzak
     

Finka administrariak: