BEZaren Berehalako Informazio Hornidura

Oharra- Azken arau aldaketen ondorioz, balidazioak eguneratu arte sortutako gorabehera teknikoak kontuan hartuko dira fakturazio erregistroen hornidura epea zenbatzeko.

TicketBAI-BIH

TicketBAI sistemak eragina izango du BIHra behartuta daudenengan.

TicketBAI betebeharrak ez du salbuesten BIH betetzetik. Hala ere, TicketBAI bidez bidalitako datuek BIHn egindako faktura liburuarekin soilik bat datozen eremu berberak betetzen dituztela ulertuko da. Egindako fakturen gainerako datuak, bete ez badira, BIH betetzeko ezarritako epeetan bete beharko dira, horretarako gaitutako web zerbitzuaren bidez. Gainerako liburuei buruzko informazioa bidaltzen jarraitu beharko da.     ​​


* Ohiko galderak:  BIH - TICKETBAI betetzea (PDF)

BIH - Kontsultak eta formularioak 

Laguntza zerbitzua, liburuak GFAren Egoitza Elektronikoaren (BIH) bidez eramaten dituzten zergadun jakin batzuentzat.