Atzealdea

2017ko herritartasun eskola: parte hartzen ere ikasi egiten delako

2017ko herritartasun eskola: parte hartzen ere ikasi egiten delako

Esperientzia pilotu honen xedea da partaidetzaren kultura sustatzea herritarren sektore ezberdinen artean

-ren irudia 2017ko herritartasun eskola: parte hartzen ere ikasi egiten delako

2017an herritartasun eskolak jarri ziren abian Donostian eta Eibarren, Gipuzkoako gazteei nahiz adinekoei zuzenduta. Ekimen horri esker, bertaratutakoek landu zituzten, besteak beste, herritarren partaidetzaren kontzeptua, jatorria eta artikulazioa. Era berean, proiektu honen xede nagusia da herritar aktibo, motibaziodun, gaitu eta ahaldundua sortzea, hain zuzen ere Gipuzkoako gizartearekin bat egitea eta hark etorkizunari buruz dituen kezkei modu eraginkorrean erantzutea foru entitate honen xede diren unean.

Zehazki, launa saioko bi tailer gauzatu ziren adineko pertsonekin Donostian eta Eibarren, eta gazteekin beste lau saio Donostian. Tailer horiek bi ordukoak izan ziren, eta bertan helarazi genien zer den guretzat partaidetza, Herritarren Partaidetzari buruzko Foru Arauari buruzko kasu praktikoak aztertu genituen, Gobernu Irekiari nahiz 2017ko Aurrekontu irekiei buruz eztabaidatu genuen, eta ariketa praktiko bat landu genuen taldeka (partaidetzazko prozesu bat diseinatzea).

Herritartasun eskolak, beraz, saio teorikoak eta praktikoak bildu zituen, hartara parte hartzaileei aukera emanez partaidetzazko prozesu bat diseinatu zezaten, proposatutako lau ereduren artean. Esate baterako, taldeek erabaki behar zuten, role play dinamikaren bidez, zeintzuk diren partaidetzazko prozesu bateko faseak, prozesua gidatu behar duten baldintzak,  parte hartzeko gaitutako bideak, eta nola jaso eta zenbatzen diren ekarpenak eta herritarrei itzultzeko prozesua egiteko moduak.

Proiektu honen bidez erantzuna eman nahi zaio politika publikoen diseinuan partaidetzaren eta erantzunkidetasunaren alorretan herritarren partaidetza sakonki aztertzeko beharrari. Testuinguru horretan, hain zuzen ere, jarri zuen martxan Gipuzkoako Foru Aldundiak Gobernantza Onaren Estrategia 2015-2019 aldirako, gobernatzeko moduak eraldatu eta gobernantza ona izan dadin Gipuzkoako Foru Aldundiaren nortasun ikur. Horretarako, ezinbestekoa da herritarrak eta eragileak murgilaraztea eztabaida publikoan eta politika publikoen garapenean, hartara partaidetza eta komunikazioko bide berriak irekiz eta foru erakundearen lan metodoak nahiz kudeaketa sistemak hobetu eta modernizatzearen alde eginez.