Atzealdea Baserritarren eta hiritarren arteko topagunea

Baserritarren eta hiritarren arteko topagunea

Lehen sektoreko eragileak beren etorkizunari buruz gauzatzen ari diren partaidetza prozesuaren barruan, GURE LURRA Sembrando Futuro topaketa antolatu dute datorren abenduaren 5ean, Donostiako Kursaal jauregian.

-ren irudia

Hizlari modura arituko dira, batetik, Rigoberta Menchú Tum, 1992an Bakearen Nobel Saria eta 1998an Nazioarteko Lankidetzako Asturiasko Printze Saria irabazi zituen doktorea, eta, bestetik, Odile Rodríguez de la Fuente, “El Hombre y la tierra” saioaren filosofiaren defendatzaile sutsua den biologo entzutetsua.

Gipuzkoako landa eremuko profesionalen testigantzak ere ezagutu ahal izango dira, beren esperientziak partekatuko baitituzte. Horrez gain, Gune Tematikoak, Mahai-Inguru bat eta pintxo dastaketa (eguerdian) egongo dira.

GURE LURRA Sembrando Futuro goizeko 9:00etan hasiko da eta 17:30ean amaituko da.

Etortzekoa bazara, egiaztatu ezazu gurelurrasembrandofuturo@gipuzkoa.eus helbide elektronikoan edo 943 59 61 91 telefono zenbakia erabiliz.