Menu nagusira joan Eduki nagusira joan

Aurrekontu irekiak 2019

PDF
3 MB
2018-08-24 AURREKONTU IREKIAK 2019
Emaitzei buruzko txostena
Gipuzkoako Foru Aldundiak 2015-2019rako Kudeaketa Plan Estrategikoaren esparruan bultzatutako “Aurrekontu Irekiak 2019” partaidetza-prozesuaren emaitzak biltzen dira txosten honetan.
8250 proposamen jaso ditugu. Mila esker.
   

Aurrekontu irekiak

Garrantzitsua da guztion artean erabakitzea zein diren Gipuzkoaren erronka nagusiak. Guztion iritzietatik abiatuta eraiki nahi dugulako gure lurraldearen etorkizuna. Gipuzkoa hobea eta sendoagoa lortzeaz gain, geureagoa ere izan dadin.

ORAIN GIPUZKOA. ORAIN ZU.

ZIRRIBORRO FASEAN GAUDE.
 
 
 
Nahi izanez gero, hemen ere eskuratu dezakezu:
APIRILA - EKAINA
 
UZTAILA - IRAILA
URRIA - ABENDUA
2019AN
APIRILA - EKAINA

PARTE HARTZEAAurrekontuetan sartu nahi diren proposamenak bidaliz.

UZTAILA - IRAILA

ZIRRIBORROAAurrekontuaren zirriborroa egiten dugu.

URRIA - ABENDUA

ONARPENABatzar Nagusiek onartzen dute aurrekontua.

2019AN

JARRAIPENAGastuen bilakaeraren berri ematen dizugu.

Guztion artean Gipuzkoaren etorkizuna eraiki dezagun.

ELEKTROMUGIKORTASUNA

2030ean, autoen % 95 elektrikoak edo hibridoak izango dira. Gipuzkoak erreferente izan nahi du sektore horretan, bertako enpresen eta ikerketa zentroen eskutik.

2DEO

Euskarazko ikusentzunezkoen kontsumoa % 10 da nerabeen artean. Euskararen presentzia indartzeko produktuak ekoizten lagunduko du Tabakalerako 2deo laborategi berriak.

ZIBERSEGURTASUNA

Gipuzkoako industria alorreko enpresen % 70,7k ez du langile espezializaturik sistema informatikoen segurtasuna bermatzeko. ZIUR Zibersegurtasun Zentroak laguntza emango du alor horretan.

4.0 GASTRONOMIA

Gipuzkoa da biztanleko Michelin izar gehien duen lurraldea.

Munduan erreferente izaten jarraitzeko, gure elikadura, sukaldaritza eta gastronomia sektoreak aro digitalak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatu behar ditu.

ZAHARTZEARI ARRETA EMATEA

2031n, 80 urtetik gorako 68.000 pertsona egongo dira (% 49 gehiago).

Gizartea zahartzeak berekin dakar erronka bat, eta, aldi berean, aukera bat, ardatz gisa hartuta arreta pertsonalizatua eta bizi kalitatearen hobekuntza.

KONTZILIAZIOA

Lanaldi partzialean lan egiten dutenen % 83 emakumeak dira.

Emakume eta gizonen arteko berdintasunean aurrera egiteko, 20 esperientzia pilotu jarri ditugu martxan espresetan, 3.500 langile baino gehiagora iritsi direnak.