FakturaBAI

FakturaBAI Gipuzkoako Foru Aldundiak TicketBAI sistemaren baldintzak betetzen dituzten fakturak jaulkitzeko Gipuzkoako pertsona eta erakundeen eskura jartzen duen web aplikazioa da.

FakturaBAI web-aplikazioak Gipuzkoako egoitza elektronikotik TicketBAI baldintzak betez fakturak jaulkitzeko aukera ematen dizu. FakturaBAIrekin fakturak sor ditzakezu PDF formatuan, QR kodea eta TicketBAI identifikatzailea barne.

Aplikazioan sartzeko, identifikazio sistema elektroniko bat eduki behar duzu, faktura bat egiteko Gipuzkoako Foru Ogasunera bidaltzen den fitxategiaren sinadura elektronikoa behar baita.

Sartu aplikaziora Zergabidea bidez.

Informazio gehiago nahi izanez gero, ikus ezazu bideoa, eskura ezazu FakturaBAI eskuliburua (PDF), TicketBAI gida azkarra (PDF) edo TicketBAIko kontsulta-postontzira jo dezakezu ere.

Oharra

TicketBAI betebeharra garatzen duen Erregelamendua onartzen duen abenduaren 22ko 32/2020 Foru Dekretuaren 8 a) artikuluan ezarritakoa betez, argitara ematen dira TicketBAI betebeharra betetzeko eskura jarritako FakturaBAI aplikazioaren erabilera- edo erabilera-mugak.

FakturaBAI erabiltzeko aukeratik kanpo geratzen dira BEZaren araubide berezi hauen pean egindako eragiketak, bai eta zerga-garrantzi hau duten eragiketak ere:

  • 04 Inbertsioko urrearen araubide berezia
  • 06 BEZeko entitate taldeen araubide berezia (maila aurreratua)
  • 08 IPSI / IGIC zergei lotutako eragiketak
  • 10 Hirugarrenen kontura lanbide ordainsariak kobratzea
  • 14 BEZa sortu gabe duten fakturak, hartzailea administrazio publiko bat duten obra ziurtapenetan