Ekitaldia
Erakusketa: "Afrotopia"
2022/05/26 00:00 - 23:59
Donostiako Aiete Kultur Etxean,
Donostiako Giza Eskubideen XIX. Zinemaldiaren barruan,
Héctor Mediavillak Afrotopia argazki
erakusketa kolektiboa aurkezten du.
Afrotopia erakusketa kolektibo bat da,
non hogeita hamabost argazkilari afrikar gaztek hiru
Acerca (AECID) tailerretan egindako lanen aukeraketa bat
jasotzen den. Tailer horiek Héctor Mediavillak diseinatu
eta eman zituen Dakarren (Senegal), Niameyk (Niger) eta
Bamakok (Mali) 2017ko azaroan.
Afrotopia osatzen duten 58 argazkiek ingurumenari,
iraunkortasunari, globalizazioari, emakumeek gizartean
duten rolari, gazteen amets eta asmoei edo Afrikako
kontinenteko tradizioari buruzko gogoeta egiteko aukera
ematen dute.
Argazki erakusketak Felwine Sarr idazle,
ekonomialari eta musikari senegaldarrak sortutako
terminoaren izena hartzen du: AFROTOPIA. Sarr liburuan
afrikar kontinenteari begiratzeko modu berri bat
planteatzen du, deskolonizazio mentalaren alde eginez eta
utopia aktibo bat proposatuz, non kontinenteak bere
proiektua garatuko duen, egungo paradigma birpentsatuz eta
kanpotik ezarritako parametroetatik urrunduz.
Ordutegia:
Asteartetik ostiralera: 16: 00- 20:30
Larunbatetan: 10: 00-14: 00/16: 30-20: 00
Igandeetan: 10: 00-14: 00.
Itxita astelehen eta
jaiegunetan
Aste Santua (apirila 11-24)
Asteartetik ostiralera: 10: 00-14: 00
Larunbatetan:
10: 00-14: 00/16: 30-20: 00
Igandeetan: 10: 00-14:
00.
Itxita astelehen eta jaiegunetan (14-18)
Antolatzaileak: Afrika Ezinbestekoa
Gipuzkoa, Donostia Kultura
Laguntzailea: Donostiako Udala