Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

"ONDAREARI BEGIRA"

2022/03/10

-

2022/06/12

Argazki erakusketa. "Ondareari Begira" K6 Gestión Culturalek eta Museum Cemento Rezolak antolatutako argazki lehiaketa bat da. Lehiaketaren zazpi ediziotan zehar jasotako 600 argazki baino gehiagoren artean aukeratutako 21 argazkiz osatua dago gurean zabaldu dugun erakusketa.

Bertan, lehiaketaren zazpi edizioetan landu diren ondare motak ikus daitezke: ondare immateriala, meatzaritza, berrerabilitako ondarea, industria ondarea, Euskal Herriko kultura ondare naturala, industri ondarea, itsas ondarea eta utzitako ondarea. Horrela, erakusketa hau ondare kaleidoskopio bat dela esan dezakegu.

Erakusketa honen bidez, inguratzen gaituen ondarea ikuspegi askotatik berrikustera gonbidatzen dugu bisitaria. Gure ingurunea osatzen duten eta gure kultura-herentziaz hitz egiten diguten espazioei, inguruneei, arkitekturei, tradizioei eta paisaiei egindako omenaldia da.

Orain abandonatuta dauden lekuetatik, itsasotik eta bertako ohituretatik, industriatik, Euskal Herriko paisaia naturaletatik, berrerabilitako leku eta objektuetatik, meatzaritzatik edo gure arbasoengandik jasotako eta belaunaldiz belaunaldi transmititutako tradizio edo adierazpen bizietatik barrena egindako ibilbidea da.

Bestalde, urtero Ormaiztegiko eskolarekin egiten dugun ondare tailerraren gailurra izaten den erakusketa ere bertan dugu, alegia, ikasleek beraien ondaretzat hautatu dituzten objetuekin osatzen dutena. Astebetez egongo da zabalik "Gure ondarea" erakusketa. Datorren ostiralean Ormaiztegiko ikasle hauekin Gordailura, Gipuzkoako Foru Aldundiak Irunen duen ondare biltegira burutuko dugun bisitaldiarekin amaiera emango diogu aurtengo Ondare tailerrari.

Google Calendar-era gehitu

Erakusketa

Kultura

Ormaiztegi


Informazio gehiago