Ogi-apurra

Eduki publikatzailea

LIZARDI SARIA 2022

2022/04/02

-

2022/07/14

Ibilbide luzea egin du sariak, ehundaka izan dira aurkeztutako lanak eta makina bat saritutakoak, hasi berri zein izen handiko idazleak.

Urtero txandatuz joaten da haurrei eta gazteei zuzendutako literaturaren artean, eta aurtengo Lizardi Sariaren edizioan Haur Literaturari zuzendua izango da.

Sariaren kopurua 5500 euro dira eta hemendik aurrera, Gipuzkoako Foru Aldundiak emandako ebazpen baten ondorioz, sariak ez du atxikipenik izango. Saridunak lanarentzat argitaletxea eta ilustratzailea hitzartutakoan, Udalak 1000 euro ordainduko dizkio ilustratzaileari liburuaren bikaintasuna bermatze aldera.

Sariketan parte hartzeko, ondorengo baldintzak beteko dituzte literatur obrek:

Haurrentzako ipuina izatea, 7-12 urte arteko irakurleentzat.
Luzera: 22.000-34.000 karaktere bitartekoa.
Jatorriz euskaraz idatzia.
Obrak originalak, argitaragabeak eta beste lehiaketetan saritu gabeak izango dira.
Parte hartu nahi izanez gero, lanak bidaltzeko epea uztailaren 14ean amaituko da eta epaia irailaren 30ean jakitera emango da. Sari emate eguna apirilaren 2an finkatu da Modelo Aretoan, Nazioarteko Haur eta Gazte Literatura egunarekin bat eginez eta urtero idazle bati haur edo gazte literaturaren inguruko manifestu bat eskatuko zaio, sari emate egunean irakurtzeko.

Google Calendar-era gehitu

~Bestelakoak

Kultura

Zarautz


Informazio gehiago